Herriz Herri - Bardoze (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Bardoze

Bardoze

Piano eta akordeio kurtsoak

Salha jauregian, 6 urtetik harat diren haurrentzat, bai eta helduentzat proposatuak dira. Bardozeko biltokia da eramaile, astero animazioak antolatzen ditu, horrez gain ihauteriak edo erakusketa batzuk. Ikusiz gune hortan jende berri anitz bizitzera heldu dela, nahi du ere kurtso eta animazio horien bidez aktibitate batzuk bultzatu. Piano eta akordeoi kurtsoak ostiraletan iraganan dira, oren batekoak dira, ikusiz izen emaiteen kopurua, ordu desberdinetan iraganen dira, 15:00 eta 20:00 akoren artean. Prezioa: Bardozeko Biltokiko kidetza 20€koa da, eta zuzenean erakasleari kurtsoa pagatu beharko da, 45€ hilabetearentzat. Kurtso horiek helburu desberdinak dituzte, musikaz ikasteaz gain, urtean zehar herrian iragaiten diren ekimen desberdinetan zuzenean parte hartzea. Xehetasun gehiagorentzat: foyerdebardos@gmail. com.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016