Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Uztailaren 01a

Donibane Garazi

Donibane%20Garazi

Mediateka

Ekainaren 24an berriz ideki da, beste tokietan bezala neurriak errespetatu beharko dira. Ordenagailuen erabilpena, bietarik bat da zerbitzuan izanen. Idekia izanen da astelehenetan (10:00-11:30 eta 14:00-18:00); asteazkenetan (14:00-18:00), ostiraletan (10:00-11:30 eta 14:00-18:00) eta larunbatetan (14:00-18:00).

Etxe loretsu lehiaketaren emaitzak

Etxe loretsu lehiaketa egin da, herriko karrikak eta etxeak aurten sekulan baino gehiago lorestatuak ziren. Huna 2020ko irabazleak zein diren, 4 kategoriatan sailkatuak. Bakoitzak irabaziko du “Pays Basque au Coeur” elkartetik sari-txekea.

Etxeak baratzearekin karrikatik ikusgai:

Etcheverry Joséphine, Hauck Laurent, Sapparart Jean-Louis, Etchegaray Monique, Erro Martin, Inchauspe Martial, Uhart Michèle eta Odette, Capdepont Odette, Jaulin Denise, Lapeyre Geneviève, Larre Monique, Robede Bernard eta Urruty Thérèse.

Karrikan den lore apainketa: Suniga Jean-François, Cavier Jean, Noel Franck, Giardini Patrizia eta Bordagaray Jean- Pierre.

Baratze gabeko etxeak terrazak edo balkoiarekin karrikatik ikusgai: Candau Jeanne, Collon Odile, Etcheverry Albert, Weiner Marie, Cavier Michel eta Goenaga Xavier. Leihoak edo paretak: Escande Jacques, Arangois Maurice eta Carriquiruy Olivier.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016