Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Uztailaren 02a
Heleta
Herritarra
Dolu
Aste berean izan ditugu bi heriotze. Lehenik Eulalie Arhancet Larraldeko serora, Uztaritzeko serorategian zena, ez oraino adinean iragana, 75 urte zituen. Egona zen seroren buruzagi eta iragan tokietan, beti maitatua eta estimatua. Bigarrena, Lucie Etcheverry Garateko alaba Barnetxian bizi zena, orain Kanboko Santa Elixabet erretira etxean zena. Duela hamar bat egun ospatua zuen bere lehen mendearen bururapena. Bigarren mendea hasi orduko Jainkoak bereganatu du. Eulalieren ehorzketak Uztaritzeko komentuan iragan dira, Lucierenak sorterriko elizan. Bieri Jainkoak ongi etorria egin duke, gure partetik bi familieri dolumin bihotzekoak.
Mezak
Ibiakoitzean (18:00), Armendaritzen. Igandean (9:00) Heletan eta Armendaritzen (10:30).