Herriz Herri - Itsasu (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Itsasu

Itsasu

Heriotze

Joan den asteartean, ekainaren 23an, zendu da Pierre SOUBELET Josetenekoa, 85 urte zituen. Joan den ostiralean iragan da ehorzketa elizkizuna Itsasuko elizan. Familiari dolumin beroenak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.

Herriko bozak

Hiru lista ziren lehian, lehen itzulian bezala. “Herriari”, Mikel Hiribarren-en zerrenda aitzinean arribatu da 519 bozekin. Bigarren Jean-Paul Ithurburua-ren zerrenda 504 bozekin. Erran nahi baita 15 bozen diferentzia bakarrik dela bi listen artean. Eta hirugarren Louis Ustarrozen zerrenda 206 bozekin. Xehetasunetan sartuz: 1.262 bozemaile izan dira, %71,02, lehen itzulian baino 36 bozemaile gehiago; Mikel Hiribarren-ek lehen itzulian baino 109 boz gehiago ardietsi ditu, J. Paul Ithurburuak 51 gehiago, Ustarroz-ek 124 boz galdu ditu. Gisa hortan Mikel Hiribarren-en zerrendak 14 kontseilari izanen ditu, Ithurbuarenak 4, eta Ustarroz-enak 1.

Ate idekitzea ikastolan

“Arrokagarai” ikastolak bere ateak zabalduko ditu publikoari larunbat huntan, uztailaren 4an, (10:00-12:30). Parada eskainia da beraz ikastola ezagutu nahi duen jendeari tokiak ikusteko, erakasle eta gurasoekin ere solastatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016