Herriz Herri - Kanbo (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Kanbo

Kanbo

Seaskak robotika ikastaldia bigarren aldikotz antolatzen du. Lehen aldian Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan iragan zen eta arrakasta pollita bildu zuen. Aldi huntan hitzordua Kanbon eman dute, Xalbador kolegioan. Astean zehar, haurrek programazio informatikoa, dronen gidatzea eta robotikaren ezagutzeko parada ukanen dute. Aisialdi hunen helburuak: eskola orduetatik kanpo ere, ikasleek euskaraz aritzeko aitzakia ukaitea, informatika eta teknologia berrien inguruan Euskaraz aritzeko edo(ta) jostatzeko parada ukaitea. Izen emaiteak: seaska@ ikastola.eus.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016