Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Senpere

Senpere

Normaltasuna hurbil

Udan sartzearekin betan deskonfinamenduko neurriak ari dira emeki-emeki arintzen eta atseginekin hartzen ditugu, beti ere libertate gehiago eskuratzen baitugu. Kulturari dagokionez, zinema eta ikusgarri tokiek publikoa errezebitzen ahalko dute, baldintza moderatuetan. Hala nola Larreko gunean ikusleak biltzen ahalko dira, elgarren artean jar-leku bat libro utzirik. Haatik eta hau da berezitasuna, familia edo adiskide talde berekoak izanez geroz, usaian bezala jartzen ahalko dira. Alabainan, neurri hunek emendatuko du handizki jendeen kopurua eta ateak ere zabalduko udaberriko ekitaldi gibelatueri. Kirol gehienetan aritzen ahalko da eta partikulazki talde kiroletan, guretako erran nahi baitu pilota, errugbia, eskubaloia eta futbola. Ez da goizegi! Ondorioz, Gazteluko kirol zelaia eta Gantxiki kiroltegia zabaldu behar lituzkete. Bertzalde lantegietan ere enplegatuen distantzia metro batetara ekarri dute. Denak untsa joanez geroz, iduri luke uztailaren 10ean erabaki berri batzuk buruilean onartuko dutela normaltasunean sartzea. Anartean, kontuz ibil gaiten.

Jean Sauvaire-ren liburua

Joan den apirilean hizño batez aipatu ginuen idazle hunen azken liburuaren plazaratzea, orain arte internetez irakurtzen ahalbide zena, aitzineko igandean aurkeztua izan da Leku-Ona saltegian. Atsegin handiarekin irakurtua dut, alabainan gure herriaren Erdi Aroko historia aipatua da, eleberri baten moduan. “Herlebald” deitua da eta hunen aitzin agerrarazi ditu bi liburu “Wellington chez les Basques” eta “Le pacte de Butrun”, Editions de la Rhune argitaletxean.

Dominique Idiart auzapez berria

Horra zer izan diren herriko bozen emaitzak: 5.119 hautesleetarik, 3.354 bozkatu dute. Lehen atera da Dominique Idiart 1.674 bozekin (%51,33), Pierre- Marie Nousbaum-ek 1.589 boz egiten zituela (%48,69). Gaurko zenbaki hauekin gelditzen gira, heldu den astean aztertuko ditugu emaitzak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016