Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Uztaritze

Uztaritze

Hauteskundeak

Uztaritzen hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak hauek dira: izen emanak: 5209; boza eman dutenak: 2807 (%53,88); abstentzioa: 2402 (%46,11); balio zuten bozak: 2732 (%97,36); xuri edo balio gabekoak: 74. Bruno Carrère: 1399 (%51,21 eta 22 hautetsi); Bruno Cendrès: 701 (%25,66 eta 4 hautetsi); Jean-Claude Saint- Jean: 632 (%23,13 eta 3 hautetsi). Euskal Elkargoko delegatu bezala hautetsiak izan dira: Bruno Carrère, Françoise Gallois, Nikolas Blain eta Bruno Cendrès. Ortzirale huntan uztailaren 3an eginen da auzapezaren eta axuanten izendatzea Lapurdi gelan. Horren berri datorren astean.

Herriko Etxetik

2004ko ekainaren 30eko 2004- 626 legearen arabera Uztaritzeko herriak berote handiek eragin ditzaketen ez ohizko arriskueri aurre egiteko, prebentziorako zainketa eta abisua emaiteko baliabideak xutik ezarriak ditu. Prebentziorako xedearekin Uztaritzeko ekintza sozialen zentroa, oraindanik etxeetan bakarrik diren presunen edo elbarrituen zerrenda osatzen ari da, alerta eta larrialdi plana abiatzen den orduko. Zerbitzu sozial eta osasun zerbitzuen beharra ukan dezaketen presunek behar dute beren burua ezagutarazi Herriko Etxean ahal bezain laster. Argitasun gehiagorentzat eta izenak emaiteko harremanetan behar du bakotxak sartu zentroarekin telefono hunen bidez: 05 59 93 38 91.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016