Abisuak | 2020eko Uztailaren 02a
Presoen alde: jende katea
Joan den larunbatean Bake Bideak eta Bake Artisauek Ziburu eta Donibane Lohizune artean gomita zabaldu zuten jende kate baten bidez euskal preso politikoak sustengatzera.
Antolatzaileek salatu nahi izan dute bake prozesua blokatua izaitea eta frantses agintarieri aktore izaiteko galdea egina izan zaie.
Hitzordu horren eguna lotu nahi izan dute ostegun huntan Jakes Esnal, 69 urteko presoa, 30 urte hauetan kartzelan dena, baldintzapeko dei auzia iraganen baita, baldintzapeko askatasuna onartua izan zaion. Antolatzaileek ziotela “Ez dugu zigor heriotzaraino betetzeko onartuko”. Hunekin batean Xixtor Haramburu eta Ion Parot- en kasuak aipatuak izan dira, baldintza berdinetan direlakoz, 30 urte kartzelatuak.
Bestalde gogoratu dute ere Mikel Barrios, aste huntan berriz presondegiratua izan dena, “ez da kartzelak betetzeko garaia, husteko garaia baizik” gehitzen zutela.
Ekainaren 23an, Euskal Herriko ordezkaritza bat Parisen zen, prozesua aterabiderik gabeko bide batean dela ohartarazteko. Deiadarra jo dute, auzitegiko judeek libratzeko baimena emaiten dutelarik, prokuradoreak aldi oroz hartu erabakiaren kontra joanez, bake prozesua keinka txarrean ezarriz. “Abiatu prozesuak bururaraino joan behar du: ez da beste hauturik” boz eramaileek gehitzen zuten. Irailaren 19ko mobilizazio deia egiten dute, jakinaraziz estrategia berri bat abiatu nahi dutela, bidea oztopatzen duen murrua hausteko. Ekimen hunen berri berantago emanen dutela zioten antolatzaileek.