Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 02a

Nork daki?

J-B D

Zurrumurru frango hedatzen da gutien ustean. Hala nola berriz ere kondatzen den justiziaministroa -edo bera edo bere sahetsean dituen zerbitzuetako norbait- sobera ausart eta alderdikari izaiten dela holako edo halako ikerketak izaiten direlarik.

Azkenik agertu den istorio nahasi batean frangok begietan hartua dute Alexis Kohler, ez dena nor nahi, Eliseo jauregiko idazkari nagusia baita, kasik alde bat Macron presidentearen ondo- ondoan ari dena lanean. Jaz agertu ziren solas batzu, bainan laster isildu ere, baizik-eta diru negozio ilun batean barne zitakeela. Orain berriz haste haatik! "Rebelote" frantsesez erraiten den bezala! Eta aldi huntan, ikerketa berezi zerbait manatua izan da. Denborak erranen du zer jalgiko den gutarteko nornahirentzat ezin konprenitua den saltsa hortarik.

Ez da zurrumurrueri hola eta hola fidatu behar gauzak ez direno segurik batere argi bainan lehen ere izan dira holakoak. Eta arrangura handiak ikusiz kargudun asko ez ditazkeela beti hain xuxenak beren urratsetan. Harritzekoa dea gero jendea ez bada hanbat fidatzen politikaren mundu hortan kargu handixko batetarat heltzen direneri?

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/07/02

Boz-emaile gutiegi!

J-B D

Boz-emaile%20gutiegi!

Joan da beraz herriko bozen bigarren itzulia! Jendearen parte hartzea arras txarra izanik! Herri gehienetan, erdiak baino gehiago egon dira alabainan bozaren emaiterat batere joan gabe! Koronabirus delako horren beldurrez ote? Ala sobera denbora iragan delakotz bi bozaldien artean? Edo bestenaz beste zerbait ba gogoan, uda sasoina hasia izanki-eta? Edo nardatuak alderdien jestu bihurri frangok aski nardatuarekin? Zazi zu! Macron jaunak ere ez du besterik erran, ez dela berri ona hoinbeste jendek ez dutelarik beren eginbidea betetzen.

Eta emaitzak nolakoak denen buru? Macrontiarrek ez dute balentria handirik egin, zafraldi bat ona hartu ere dute Parisen. Edouard Philippe gobernuburua aise nagusitu da haatik Le Havre hirian. Dena ere on besterik igurikatzen zukeen alderdi horrentzat. "Berdeek" dute gehienik aitzinerat egin, hiri handi parrasta baten giderrak beren gain hartuz. Bordelen ere partida irabazi dute, Pierre Hurmic zerrendaburu (65 urte ditu eta Donapaleun sortua da...

Irakurri segida

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016