Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 02a

Boz-emaile gutiegi!

J-B D

Boz-emaile%20gutiegi!

Joan da beraz herriko bozen bigarren itzulia! Jendearen parte hartzea arras txarra izanik! Herri gehienetan, erdiak baino gehiago egon dira alabainan bozaren emaiterat batere joan gabe! Koronabirus delako horren beldurrez ote? Ala sobera denbora iragan delakotz bi bozaldien artean? Edo bestenaz beste zerbait ba gogoan, uda sasoina hasia izanki-eta? Edo nardatuak alderdien jestu bihurri frangok aski nardatuarekin? Zazi zu! Macron jaunak ere ez du besterik erran, ez dela berri ona hoinbeste jendek ez dutelarik beren eginbidea betetzen.

Eta emaitzak nolakoak denen buru? Macrontiarrek ez dute balentria handirik egin, zafraldi bat ona hartu ere dute Parisen. Edouard Philippe gobernuburua aise nagusitu da haatik Le Havre hirian. Dena ere on besterik igurikatzen zukeen alderdi horrentzat. "Berdeek" dute gehienik aitzinerat egin, hiri handi parrasta baten giderrak beren gain hartuz. Bordelen ere partida irabazi dute, Pierre Hurmic zerrendaburu (65 urte ditu eta Donapaleun sortua da). Betiko eskuin-ezkerrak ez dira hain gaizki ateratu oro har. Parisen, aise nagusitu da Anne Hidalgo sozialista, "berdeen" laguntzarekin egia erran. Lille hirian, Martine Aubry, hau ere sozialista, berriz ere irabazle bainan aldi huntan doi-doietarik. Eskuindarrek goiti egin dute anitz tokitan. François Bayrou aitzina auzapez egonen da Pauen. Eskuinburukoek tanto andana bat galdu dute han-hemenka bainan lehen aldikotz gaina hartu ehun mila biztanle baino gehiago dituen hiri batean (hori da Perpignan).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/07/02

Nork daki?

J-B D

Zurrumurru frango hedatzen da gutien ustean. Hala nola berriz ere kondatzen den justiziaministroa -edo bera edo bere sahetsean dituen zerbitzuetako norbait- sobera ausart eta alderdikari izaiten dela holako edo halako ikerketak izaiten direlarik.

Azkenik agertu den istorio nahasi batean frangok begietan hartua dute Alexis Kohler, ez dena nor nahi, Eliseo jauregiko idazkari nagusia baita, kasik alde bat Macron presidentearen ondo- ondoan ari dena lanean. Jaz agertu ziren solas batzu, bainan laster isildu ere, baizik-eta diru negozio ilun batean barne zitakeela. Orain berriz haste haatik! "Rebelote" frantsesez erraiten den bezala! Eta aldi huntan, ikerketa berezi zerbait manatua izan da. Denborak erranen du zer jalgiko den gutarteko nornahirentzat ezin konprenitua den saltsa hortarik.

Ez da zurrumurrueri hola eta hola fidatu behar gauzak ez direno segurik batere argi bainan lehen ere izan dira holakoak. Eta arrangura handiak ikusiz kargudun asko ez ditazkeela beti ha...

Irakurri segida

3551. zbk

Azalekoa | 2020/07/02

Bost emazte mestizok Belgikako estatua auzitaratzen

M.O.

Kongoko parte bat (Congo-Kinshasa), 1950 hamarkadan Belgikako kolonia bat zen. Léa, Monique, Noëlle, Simone eta Marie-Josée garai hartan sortu ziren, aita belgikarra eta ama kongoarra, mestizoak dira. Beren familiatik bortxaz hartuak izan ziren eta giristino instituzio batean ezarriak izan.

Ekainaren 24an Belgikako estatua auzitaratu dute “Gizateriaren aurkako krimena” leporatuz. Auzi horren bidez, nahi dute ezagutuak izan daitezen jasan edo pairatu duten egoera salatzeko. 1911 eta 1969 urte artean anitz mestizo haur hartuak izan ziren eta horietan zenbaitzuk abandonatuak. Haur horiek deklaratuak izan ziren “aita ezezaguna” bezala, beren amen eskutik bortxaz hartuak, “lotsaren umeak” kontsideratuak... anitz sufrikario jasan dituztela. Auzi hunek kolonizazioaren eztabaida berriz bultzaten du, Black Lives Matter (Beltzen biziek konda dute) mugimenduak eramaiten duen kanpainaren bete-betean kokatzen da. Mugimendu politiko hunen helburua delarik, beltzek jasaiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016