Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 02a

Elkok elgarretaratzea eginen helduden ebiakoitzean, Artzai Ona eta koronabirusa

Joseba Etxarri

Elkok%20elgarretaratzea%20eginen%20helduden%20ebiakoitzean_%20Artzai%20Ona%20eta%20koronabirusa

ELKO, NEVADA.

Elkoko Euskal Etxeak apirilean iragarri zuen koronabirusagatik bertan behera uzten zuela urte guziz uztailaren 4aren inguruan egiten duen bere piknik eta euskal festa. Oroit dezagun, hiru egun hartzen dituen festa ederra dela, Estatu Batuetako Independentzia egunarekin batera ospatzen dutela eta inguru zabal bateko herrietako eta estatuetako jendea erakartzen duela Elkora. Aurten bere 57. edizioa behar zuen. Tira, bada ondarrean, euskal elgarretaratze handia kantzelatu, baina tipiago bat eginen dute heldu den asteburu huntan Elkon, herriko Euskal Etxeak eta Star Hotel euskaldunak deiturik. Lekua, EEaren egoitza izanen da, barne eta kanpoaldean. 15:00etan kantina irekiko dute, eta afari goiztiarra 16:00etan zerbitzatuko da. Geroago, iluntze aldera, hitzordua Star Hotelera pasatuko da, eta hunen kanpoaldean, aparkalekuan, dantzaldia antolatu dute Igoatarrek, musika DJ batek eta Jean Flesher eta bere banda Amerikanuak-ek, eta Elko bereko Mercedes Mendive-k joko dutelarik. Arduratsu eta erantzukizunez jokatzeko galdegin dute, autoritateen agindu eta neurri guziak errespetaturik.

ARTZAI ONA

.

Hala du izena Estatu Batuetako euskaldunen elkarte katolikoak. Idahoko Boisen du gehienbat egoitza, baina lagun eta kideak AEBetako herrialde osoan ditu, mendebaldean gehienik. Artzai Onak, egun Kalifornian bizi den aita Antton Egiguren euskal omonierarekin bat egiten du lan, eta honi laguntzen dio bere eginbeharretan. Facebooken dira eta baita BasqueCatholic.org helbidean ere. Uda huntan, aita Antton-i babesa ematen ari zaizkio, igande guziz meza internetez euskaraz ematen eta egunero arrosarioa euskaraz errezatzen egiten ari den lanean, heien etxeetan eri diren edo nolanahi ere sarearen bidez segitu nahi duten giristino ahal eta gehigorengana heltzeko. Heldu den igande huntan, Elkoko euskal komunitatean hil diren edo eri edo etxean xahar erreturaturik direnen alde emanen du meza Artzai Onakoen Facebook-etik, igandean, zuzenean, Kaliforniako 8:45etan, Euskal Herrian arratsaldea, 17:45ak direlarik.

URKULLU INTERNETEZ.

Lehenengo aldiz, koronabirusa eragiten ari den egoera aztertzeko, bilera telematiko zuzen eta jendetsu bat ukan zuten joan den astean, ekainaren 23an, munduko euskal etxeek eta Eusko Jaurlaritzak, Urkullu lehendakaria buru. Jaurlaritzatik Urkullu bera, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendaria bildu ziren. Mundu osotik, euskal etxe eta federazioen 75 ordezkari, hunako herrialdeetarik: Alemania, Argentina, AEB, Uruguai, Venezuela, Brasil, Txile, Peru, Kanada, Mexiko, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Belgika. Heien mezua Urkulluri: egungo egoerak zinez kolpatu duela euskal etxeen mundua, eta neurtu beharko dela zoin punturaino, ondotik aitzinarazteko. Bat egin du Jaurlaritzak, eta egoera elgarrekin aztertu eta konponbidea elgarrekin atxematea adostu dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Azalekoa | 2020/07/02

Bost emazte mestizok Belgikako estatua auzitaratzen

M.O.

Kongoko parte bat (Congo-Kinshasa), 1950 hamarkadan Belgikako kolonia bat zen. Léa, Monique, Noëlle, Simone eta Marie-Josée garai hartan sortu ziren, aita belgikarra eta ama kongoarra, mestizoak dira. Beren familiatik bortxaz hartuak izan ziren eta giristino instituzio batean ezarriak izan.

Ekainaren 24an Belgikako estatua auzitaratu dute “Gizateriaren aurkako krimena” leporatuz. Auzi horren bidez, nahi dute ezagutuak izan daitezen jasan edo pairatu duten egoera salatzeko. 1911 eta 1969 urte artean anitz mestizo haur hartuak izan ziren eta horietan zenbaitzuk abandonatuak. Haur horiek deklaratuak izan ziren “aita ezezaguna” bezala, beren amen eskutik bortxaz hartuak, “lotsaren umeak” kontsideratuak... anitz sufrikario jasan dituztela. Auzi hunek kolonizazioaren eztabaida berriz bultzaten du, Black Lives Matter (Beltzen biziek konda dute) mugimenduak eramaiten duen kanpainaren bete-betean kokatzen da. Mugimendu politiko hunen helburua delarik, beltzek jasaiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016