Hegoaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Non dago Mikel?

Non%20dago%20Mikel?

Heldu den larrazkenean estreinatuko da “Non dago Mikel?” filma, Mikel Zabalzaren heriotzaren 35. urteburua betetzen den garaian. Mikel 1985eko azaroan arrastatu zuen Guardia Zibilak, eta 20 egun geroago, haren gorputza Bidasoako uretan aurkitua izan zen. Film dokumentala Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas “Pitu”k zuzendu dute. Ahotsa. info eta Izar Films izan dira ekoizpenaz arduratu direnak. Dokumentalaren protagonista Ion Arretxe da, 1985ean Mikel Zabaltzarekin batean atxilotuetako bat, eta jasan zituen torturei buruz ematen dituen lekukotasunak eta egiten dituen gogoetak balio handikoak direla erran dute produktoreek. Filmean parte hartzen dute ere Zabalzaren familiako zenbaitek, hala nola haren anaiek eta ilobek. Gainera, film honek erakusten du EiTBk Zabalza kasuari buruz duen ikus-entzunezko artxibo garrantzitsuaren zati handi bat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/07/02

Aita Mari Pasaiarako bidean

Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari itsasontziak Palermoko portutik ateratzeko baimena erdietsi du ekainaren 26an, eta Pasaiarako (Gipuzkoa) bidea hartu du.

Ontziak noraezean zebiltzan 44 migratzaile sokorritu zituen apirilaren 13an, Mediterraneoan. Horiek Palermon porturatu zituzten, baina portuan sartu orduko, Italiako Gobernuak erabaki zuen ontzia ikuskatzea. Itsas Salbamendu Humanitarioak adierazi du geroztik Italiako itsas autoritateekin negoziatzen ari izan dela Pasaiara itzultzeko baimena erdiesteko. Negoziaketak azken egun hauek arte luzatu dira. Gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Italia nazioarteko araudiaren kontra jokatzen ari dela Aita Mariren lana trabatzeko. Halaber, 50 bat egun Palermoko portutik ezin ateraz egotearen ondorioz, 55 000 euroko gastuak ukan dituzte zergetan, ikuskatzeetan eta horniduran.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Tubacex zailtasunetan

Hodi herdoilgaitzak ekoizten dituen Arabako Tubacex enpresak ondoko bi urteak zailak izanen dituela pentsatzen du, eta ez du baztertzen berregituraketa zenbait egin behar izatea.

Urte hastapenean Tubacexek 800 milioi euroren salmentak egiteko helburua finkatua zion bere buruari, baina osagarri krisiak egoera osoki makurtu dio. Pandemiak %50ez apaldu du taldearen jarduera. Eskaerak bat-batean gelditzeaz gain, Tubacexen bezero diren aeronautika eta energia sektoreetan inbestimenduak %40 nonbait han ttipituko dira.

Aurten Tubacexek ez du dibidendurik banatuko, eta horrela baztertuko dituen sei milioi euroak akzioak erosteko baliatuko ditu. Kontseiluko kideek %30era murriztu dituzte beren ordainsariak, eta %10-30 murriztu dira zuzendarien soldatak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Ekainaren 25eko ilunabarrean hasi da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen kanpaina, usaiaz kanpoko garai eta baldintzetan, pandemia dela medio. EAJk Gernikan egin du lehen ekitaldia; PSE-EEk, Bilbon, eta gainerakoek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP-CIUDADANOS), Gasteizen.

EAJren izenean, Iñigo Urkullu lehendakarigaiak azaldu du Gernikako juntetxea hautatu dutela kanpaina abiatzeko “Euskal autogobernuaren ikurra eta zenbat sufritu dugun gogorarazten digun lekua” delako.

EH Bilduren hautagaia den Maddalen Iriartek erran du haren alderdia dela “aldaketa bakarra” EAJren “eredu agortuaren” aitzinean.

Elkarrekin Podemosek adierazi du ezkerreko indarren arteko zubia izateko xedea duela. PSE-EE alderdiaren izenean, honela mintzatu da Idoia Mendia: “Zerrenda sozialistak dira nazionalistek berriro ere beren gatazka eta arazoetan gu ez nahasteko itxaropena”. PP-CIUDADANOS koalizioaren lehendakarigaia den Carlos Iturgaitzek honela definitu du beren...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Juan Carlos erregearen bustoa kendua Getxotik

Getxoko udaletxeko areto nagusian Juan Carlos Borboikoa errege emerituaren busto bat zegoen orain arte. Eskultura hori kentzea erabaki du Udaleko osoko bilkurak, EH Bilduk aurkeztu mozioa onartu ondoan. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos mozioaren alde agertu dira, PPk aldiz, kontra bozkatu du. Beraz, aldeko 19 bozekin eta kontrako 5ekin onartu da errege ohiaren itxura udaletxetik kentzea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

CAFen kontratu berriak

Beasaingo CAF enpresak orotara ehun milioitik gorako dirusartzeak segurtatuko dizkioten hiru kontratu berri erdietsi ditu. Jadanik Amsterdamen eta Stockholmen garatzen ari dituen bi kontratuak zabaltzeko hitzarmena erdietsi du, eta gainera, Italiako Napoli hiriarentzat metro- unitateak hornitzeko bertze kontratu bat sinatu du. Kasu honetan, hiru urtez mantentze-lan integrala ere bere gain hartuko du Gipuzkoako enpresak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Eskumen transferentzia

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Transferentzien Batzorde Mistoaren batzarra egin dute joan den astean, 1979ko estatutuan finkatu baina oraino eskualdatu gabe zeuden eskumenak eskualdatzeko. Biltzar horretan, hiru eskuduntza transferitzea adostu dute bi gobernuek: lan erregulazio espedientea jasaiten duten langileen erretretarako laguntzei dagokiona, farmazia produktuei buruzko legedia ezartzeari dagokiona eta eskola asurantzaren osagarri laguntzei dagokiena. Eskumenek 7,5 milioi euroko kostua izanen dute, eta diru kopuru horretarik Jaurlaritzak urtean %6,24 kenduko ditu Kupotik. Oraino bertze 37 eskumen gelditzen dira transferitzeko, hauteskundeetarik landa negoziatu beharko direnak. Horietako lehena Espetxeen kudeaketa izan behar litzateke. Azkenik aztertzeko utzi dituzte, aldiz, Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoari lotuak diren gaiak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Diru laguntzak kulturarentzat

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2.645.000 euroko diru laguntza multzoa bideratuko du COVID- 19aren ondorioz kaltetua izan den kultura-sektorea laguntzeko. Alde batetik, Lakuak 2 milioi euroko aurrekontua finkatu du kultura- sektoreko enpresa ttipien gastu finkoak edo egiturazkoak arintzeko. Bestalde, Kultura eta Hizkuntza sailak bortz laguntza-lerro ezarriko ditu martxan, orotara 645.000 eurokoak, bortz arlo sustengatzeko: liburugintza, ilustrazioa, zinema-ekoizpena, arte plastikoen sorkuntza eta musika-ondarearen katalogatzea eta digitalizatzea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Torturaren biktimak

Torturaren Biktimak Laguntzeko Nazioarteko Eguna izan da ekainaren 26a. Karia horretara, Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuak txostena idatzi du Eusko Jaurlaritzak manaturik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tortura kasuak aztertzeko. Txosten horren arabera, tortura pairatu izanaren seinale garbiak daude EAEko 4.113 herritarren baitan segurik. Erakunde horrek berak egin bertze txosten batek dioenez, Nafarroan gutienez 169 kasu leudeke. Foro Sozial Iraunkorrak biktima horien onarpena galdegin die erakunde publikoei. Halaber, jasanarazi kaltearen erantzukizuna aitortzeko galdea ere luzatu die garaian garaiko gobernuei.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/07/02

Eguzki parke berria Araban

Euskadik eguzki parke berria izanen du Arabako Ribaguda herrian. Orain arte EAEn eraiki den gisa horretako parkerik handiena izanen da. Iberdrolak gidatuko du proiektua eta energia garbiagoen eta berriztagarriagoen hornikuntzan aitzinamenduak egitea ahalbidetuko du eguzki parkeak. Urte batean 160.000 etxetan kontsumitzen den energia sortuko du instalazioak. Proiektuaren sustatzaileek Arabako hegoaldea hautatu dute, Euskadin eguzki oren gehien dituen eremua delako, eta gainera, zelaia delako. Helburua da 2030ean kontsumitzen den energia guziaren herena energia garbietarik etortzea.

Irakurri segida

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016