Kostaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Kostaldean | 2020eko Uztailaren 02a
Kostaldean | 2020/07/02
Kostaldean | 2020/07/02
Donibane Lohizunen, uda guziz gaitzeko zesta-punta lehiaketa muntatzen da jai-alai ezker-pareta famatuan. Pilotatzale frangok berantetsia duten zoin-gehiagoka, Denen buru, aurten ere eginen da bainan usaian baino berantxago hasiz. Lehen partidak uztailaren 16an. Gero astean bi aldiz, astearte eta ortzegunetan agorrilaren 27a arte. Heldu baita 13 arratsez eta ez 17z. Neurri berezi zonbait kondutan hartuz, oraiko ustez segurik. Jar-toki gutiago baliatuz konparazione, jendeak ez diten egon elgarretarik sobera hurbil.
Kostaldean | 2020/07/02
Eginen dea? Ala ez ote? Denen buru, errekontru handiz kanpo segurik, Guitaralde festibala aurten ere, bederatzigarren urtea segidan, muntatzen dute Hendaian eta asteburu huntan iraganen da, ortziraletik iganderat, uztailaren 3tik 5erat beraz. Ez arras usaian bezala haatik. Ikusgarri guziak kanpoan eta denak toki berean, Bidasoa plazan. Txartelak aitzinetik hartu behar edo interneten bitartez edo Mendi Zolan kulturgunean. Ortzirale arratsean, Jean-Marie Ecay bere lagunekin. Larunbatean, Eric Franceries, Paloma Pradal eta Sébastien Giniaux. Igandean, Rebecca M'Boungou, Arnaud Estor eta Norbert Nono Krief. Itxura guzien arabera musikaldi gaitza gitara maite dutenentzat.
Kostaldean | 2020/07/01
Duela bi aste sail huntan berean kondatzen ginuen Kostaldeko merkatuak ere ari zirela berriz pizten, denbora asko zerratuak egonik. Ziburun ere bada batto igande goizetan. Joan den igandean ezagun zen segur azkartzen ari dela. Kasik bere usaiako tornurat heldua. Jende gehiago eta saltzaleak beti erne. Bazterrak alegera beraz, udako kolore arinekin. Besteak beste berriz han emazteño bat untzi ttipitto batzuen saltzale. Untzitto horiek, arras pollitak, pena guzien haizatzeko asmatuak omen dira. Eta bai, arratsetan batto hartzen duzu eskutan eta zure pena guziak kondatzen daizkiotzu. Untsa zerratzen duzu eta biharamun goizeko zure pena guziak desagertuak izaiten dira. Ez dea joko pollita hori ere? Dena den, zernahi gauza bada salgai merkatu hortan, jateko eta edateko bistan dena, bainan besterik ere, euskal gapelu eta gaineratiko.
3551. zbk
Gure Hitza | 2020/07/02
Peio Jorajuria
Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.
Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...
Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016