Kostaldean | 2020eko Uztailaren 02a

Guitaralde festibala Hendaian

Guitaralde%20festibala%20Hendaian

Eginen dea? Ala ez ote? Denen buru, errekontru handiz kanpo segurik, Guitaralde festibala aurten ere, bederatzigarren urtea segidan, muntatzen dute Hendaian eta asteburu huntan iraganen da, ortziraletik iganderat, uztailaren 3tik 5erat beraz. Ez arras usaian bezala haatik. Ikusgarri guziak kanpoan eta denak toki berean, Bidasoa plazan. Txartelak aitzinetik hartu behar edo interneten bitartez edo Mendi Zolan kulturgunean. Ortzirale arratsean, Jean-Marie Ecay bere lagunekin. Larunbatean, Eric Franceries, Paloma Pradal eta Sébastien Giniaux. Igandean, Rebecca M'Boungou, Arnaud Estor eta Norbert Nono Krief. Itxura guzien arabera musikaldi gaitza gitara maite dutenentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/07/02

Itsas-hegiz itsas-hegi

Donibane Lohizuneko "Bleu" erakustegian, portuko bazter hortan, uztailaren 16a arte ikusgai da erakusketa berezi bat, Stéphane Ruais artistarena. Margolari fina da eta marrazkilari arraroa. Biziki maite ditu itsas-hegiak eta gaitzeko itzulia egin-arazten du beraz Euskal-Herritik Normandiarat Bretainian gaindi.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/07/02

Getariako erakustegian

Getariako%20erakustegian
Zerratua egonik, beste toki anitzen gisa, Getariako erakustegia berriz ideki da eta aterbetzen du erakusketa eder bat agorrilaren 29a arte segituko dena. Nicolas Vial margolari argiaren obra asko, gehienak konfinatze denbora hortan asmatuak eta gauzatuak. Gomitatua ere bere jeinuaren agertzerat Octave de Gaulle. Erakusketa arratsalde guziz idekia salbu astearte eta igandetan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/07/02

Jai-Alai pilota plazan

Donibane Lohizunen, uda guziz gaitzeko zesta-punta lehiaketa muntatzen da jai-alai ezker-pareta famatuan. Pilotatzale frangok berantetsia duten zoin-gehiagoka, Denen buru, aurten ere eginen da bainan usaian baino berantxago hasiz. Lehen partidak uztailaren 16an. Gero astean bi aldiz, astearte eta ortzegunetan agorrilaren 27a arte. Heldu baita 13 arratsez eta ez 17z. Neurri berezi zonbait kondutan hartuz, oraiko ustez segurik. Jar-toki gutiago baliatuz konparazione, jendeak ez diten egon elgarretarik sobera hurbil.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/07/01

Udako koloreak Ziburuko merkatuan

Udako%20koloreak%20Ziburuko%20merkatuan

Duela bi aste sail huntan berean kondatzen ginuen Kostaldeko merkatuak ere ari zirela berriz pizten, denbora asko zerratuak egonik. Ziburun ere bada batto igande goizetan. Joan den igandean ezagun zen segur azkartzen ari dela. Kasik bere usaiako tornurat heldua. Jende gehiago eta saltzaleak beti erne. Bazterrak alegera beraz, udako kolore arinekin. Besteak beste berriz han emazteño bat untzi ttipitto batzuen saltzale. Untzitto horiek, arras pollitak, pena guzien haizatzeko asmatuak omen dira. Eta bai, arratsetan batto hartzen duzu eskutan eta zure pena guziak kondatzen daizkiotzu. Untsa zerratzen duzu eta biharamun goizeko zure pena guziak desagertuak izaiten dira. Ez dea joko pollita hori ere? Dena den, zernahi gauza bada salgai merkatu hortan, jateko eta edateko bistan dena, bainan besterik ere, euskal gapelu eta gaineratiko.

Irakurri segida

3551. zbk

Azalekoa | 2020/07/02

Bost emazte mestizok Belgikako estatua auzitaratzen

M.O.

Kongoko parte bat (Congo-Kinshasa), 1950 hamarkadan Belgikako kolonia bat zen. Léa, Monique, Noëlle, Simone eta Marie-Josée garai hartan sortu ziren, aita belgikarra eta ama kongoarra, mestizoak dira. Beren familiatik bortxaz hartuak izan ziren eta giristino instituzio batean ezarriak izan.

Ekainaren 24an Belgikako estatua auzitaratu dute “Gizateriaren aurkako krimena” leporatuz. Auzi horren bidez, nahi dute ezagutuak izan daitezen jasan edo pairatu duten egoera salatzeko. 1911 eta 1969 urte artean anitz mestizo haur hartuak izan ziren eta horietan zenbaitzuk abandonatuak. Haur horiek deklaratuak izan ziren “aita ezezaguna” bezala, beren amen eskutik bortxaz hartuak, “lotsaren umeak” kontsideratuak... anitz sufrikario jasan dituztela. Auzi hunek kolonizazioaren eztabaida berriz bultzaten du, Black Lives Matter (Beltzen biziek konda dute) mugimenduak eramaiten duen kanpainaren bete-betean kokatzen da. Mugimendu politiko hunen helburua delarik, beltzek jasaiten...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016