Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 02a

Zubiaren burutik buru

Larunbat goizean bazen jende eta bazen mugimendu Donibane Lohizune eta Ziburu elgarri lotzen dituen zubiaren gainean. Zubiaren burutik buru, bi aldetan, eta bizpahiru lerrotan, sei ehun bat lagun bilduak euskal presoen sustenguz eta Bake-Bidea gogoan. Oroitaraziz euskal preso horietan badirela aspaldian kartzelan direnak eta untsalaz libratuak behar litazkeenak. Hala nola Jakes Esnal (30 urte preso dela), ahantzi gabe Frédéric Xixtor Haranburu eta Ion Kepa Parot. Han ziren guziek salatu dute ezin onetsia daukaten egoera latz hori. Zubiaren gainean zireno segur bainan ere geroxago Herriko Etxearen aitzinean egin diren hitzaldietan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/07/02

Harrigarri!

J-B D

Nehork ez daki aurtengo uda nola iraganen den. Dakiguna da, beti txarrena gogoan ibili gabe ere, asko gisetarat kezkagarria izanen dela. Den hoberenetik alabainan buruhauste pisuak izanen dira, eta metaka hain segur! Denek gogoan dugun gaitz hori beti hor da. Egun guziz, han-hemenka agertzen dira kasu berriak. Ez aparantziarik ere joan den martxoan bezenbat bainan asko ba halere. Ikusten da jendeak ez duela aski kasu egiten. Pariseko karriketan eta beste hiri gehienetan ere, ez erraiteko denetan, maskarik gabe ateratzen da norat nahi, gizon eta emazte tropaka bilduak ibilki edo(ta) egoki, elgarretarik hurbil-hurbila eta frangotan elgarren gainean bezala! Parise aipatu dugu bainan ez dugu hoin urrun joaiterik, Miarritzen eta Donibane Lohizunen berean Jondonane irian, bazen zernahi ezazolkeria. Baionako suprefeta ere arrunt kezkatua jakinik nolako molde txarrak baziren eskuin eta ezker. Hola segituz, harritu beharko dea gaitza berriz azkartzen bada eta bigarren konfinatze bat behar balit...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/02

GAL eta Felipe Gonzalez

Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL erakundean izan zuen ardurari buruzko ikerketa batzordea sortzea galdegina zuten EH Bilduk, EAJk, Junts Per Catalunyak, CUPek eta BNGk. Baina Espainiako Kongresuko Mahaiak galde hori baztertu du, PSOEk, PPk eta Voxeko ordezkariek kontra bozkatu baitute.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/02

Europatik ateratzen ahalko?

M.O.

Horra Europako 27 herriek galdera hunen inguruan eramaiten duten gogoeta. Europako herrialdeen artean mugak ideki badira, ez da oraino baieztatua beste nazioarteko bidaien harat-hunatentzat. Kondutan hartuko duten neurria da herrialde bakoitzaren izurritearen egoera zertan den. CEPC (Centre européen de prévention et de contrôle des maladies) egiturak bere aholkua emanen du, kriterio berezi batzuen inguruan oinarrituz. 27 herrialdeetako anbasadoreek esperantza dute aste huntan akordio baten lortzea, beti kasu eginez munduko beste herrietan pandemiaren egoera zertan den, aldaketak izaiten ahal litzateke. Ariketa ez da erreza izanen, zeren Europaren erabakiaz gain, Estatu bakoitzak baitu erabakiko mugen zaintza nola antolatu nahi duen.

Segurtzat emana da, laster agertuko den zerrenda hortan Estatu Batuetara ezingo dela abiatu, CEPC egiturarentzat, estatu horrek ez baititu behar diren neurriak edo kriterioak babesten. Bestalde, izurritea abiatu zelarik, Trump presidenteak eg...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/02

Alsazia, bere instituzio propioa nahian

Alsazia_%20bere%20instituzio%20propioa%20nahian

Frantses estatuan: Korsikan (2018), Martinikan (2015), Mayotten (2015), Guyanan (2011) Lurralde Kolektibitate baten bidez instituzionalki osatuak dira. Horri esker asanblada bakar batek kudeatzen du lurralde osoa, departamenduko eta eskualdeko ahalmen batzuk dituela.

2021eko urtarrilean Alsaziak ere berea eskuratuko du. Unser Land alsaziar alderdi politikoak aspalditik eskakizun hori aldarrikatzen du Rhin bi eskualdeak bateratuz (Haut-Rhin eta Bas-Rhin). Joan den asteazkenean, Eki-Iparraldeko (Grand-Est) eskualdeko prefetak, eskualdeko lurralde instituzionalari buruzko txostena frantses gobernamenduko lehen ministroari eman dio. Andrée Munchenbach, Unser Land alderdi politikoaren bozeramaileak zioen, ez direla satisfos izanen bakarrik bi Rhin eremuen bateratzearekin, baina Alsaziak bere autonomia propioa izan dezan galdetzen du, bere parlamentuarekin eta bere konstituzio edo(ta) araudiekin. Hortarako, afixa handi batzuen bidez, Unser Land alderdiak kanpaina bat abiatu du, E...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/02

Saharatik etorkinak tropan Tunisiarat heltzen

Sahara hegoaldeak ekomonia aldetik ondorio latzak jasaiten ditu, izurritearengatik bai eta herrialde horietan klima beroketak ere arazoak sortzen dituelakoz. Horren ondorioz behartuak dira beren lurraldeetarik joaitea, itsaontzi ttipi batzuetan Mediterraneoan gaindi ibiliz.

HCR (Haut-Commissariat des Nations unies pour les Réfugiés) Genevan kokatua den egitura eta etorkinetaz arduratzen dena, arranguratua da urtarril eta maiatz artean errefuxiatuen kopurua emendatu delakoz. Urte hastapenaz geroztik, Tunisian 2.226 etorkin arrastatuak izan dira. Tunisian 20.000 eta 30.000 migrante ditaizke, horietan 7.000ko bat ikasle.

Sébastien Lupeto, Afrikaren garatzeko elkarteko koordinatzaileak zioen, Tunisian elkartasun handia martxan jarri dela, gehituz migrante horien helburua dela Europarat heltzea. CCFD-Terre Solidaire elkartearekin partaidetzan ari den elkarte hunek, Covid-19 garai huntan, urgentziazko elkartasun gune bat muntatu du. CCFDTerre Solidaire elkarteak Tunisi...

Irakurri segida

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016