Azalekoa | 2020eko Uztailaren 30a

Arruntzakoop, saltegi parte hartzailea

M.O.

Arruntzakoop_%20saltegi%20parte%20hartzailea

Jakin dugu Uztaritzeko Arruntza auzoan saltegi parte hartzailea laster idekiko dela, kuriosak izanez joan gira berri gehiago jakin nahian. Atzeman dugu Idoia Davant proiektu huntan partaide dena, xede hau zein den azaldu dauku.

Saltegi parte hartzaileak

2010eko harmarkadan saltegi parte hartzaileaksortu dira, lekuko janariak salduz, jendemultxo baten artean antolatzea xede dute.Elkarrekin ikusten dute zer salgai ezarri beharden, bai eta zer produktu mota... hotssaltzaile eta bezero bilakatuz. Komertsio horietanibiltzeko kide izan behar da. Saltzendituzten ekoizpenak, erosi prezioan salduzedo ez, hautu hori saltegi bakoitzak egitendu. Produktu horiek lekukoak eta kalitatezkoakdira, ekoizleak gehienetan biologia sailanarizanez. Beste edozein elkarte bezalabazkidetza bat behar da pagatu.

Arruntzakoop

Ildo beretik Uztaritze Arruntza auzoko herritarbatzuk gogoetatzen hasi dira gisahortako proiektu baten eramaiteko ahalakbazirenez. Idoia Davant-ek erraiten zaukun,Herriko Etxeak Arruntza auzoko batzordeakantolatu zituelarik, ohartu ziren egoitzaanitzeraikitzen ari zirela eta memento bereanlekuan erosketen egiteko deus ez zutela.Nola egin hurbileko komertsioakukaiteko?Galdera horren inguruan lan bat eramanaizan zen. HerrikoEtxea eta auzo hortaneraikitzen duen promotorearekin, beherekopartean saltegi batzuen ezartzeko posibilitateaizanez, gogoetatu zuten. Ikusiz ile-apaintzaile,lanbide liberal, bezalakoak direla holakogunetaz interesatuak, segitu dute berenxedea bururaino eraman nahiz.Jakinez, Hego Lapurdin Larrunkoop batsortu zela, heiekin harremanetan sartuziren, bai eta Idoki laborariek osatu elkartearekin,jakiteko nola ibiltzen ziren baieta ere zer ekoizpen mota saltzen ahalkozuten. Idoia Davant-ek zioen, horiek entzuterakoanzerbaiten osatzeko gutizia orainohandiagoa ukan zutela. Hastapeneko taldean10 bat parte hartzaile baziren, gauregun jadanik 49 kide dira, frogatuz holakoproiektuak interesa sortzen duela. Proiektuabururatzen ari dela eta, osatu dituzte4 talde, bakoitzak ardura bat hartuz: obrensegipena, komunikazioa, ekoizleekinharremanak, saltegiaren eta taldearenantolaketa.

Arruntzakoop-en arauak

Printzipio batzuk adostu dituzte, bertakoproduktuak ukaitea, lehentasunez biologikoaketa sasoikoak, elkarkideek behardituzten produktuen %80ko kopurua atxikiz.Erosiak diren produktuak, erosi prezioansalduak dira, ez da etekinik egiten,ez baita saltegi bat benefizioak egin beharrekoa.Bezero-kide eta hornitzaileen arteanelkartasun izpiritu bat atxiki behar da. IdoiaDavant-ek azpimarratzen zuen, holako ekimenbatean konfiantza beharrezkoa dela,kudeaketa eta finantzamendua beren gainizanez. Ibimolde horri esker, elkarren artekohurbiltasuna eta ezagutzeko paradaemana da.

Arruntzakoop-enfuntzionamendua

Idoia Davant-ek azaldu daukunola ibiliko diren, “kontsumopartehartzailea” deitzen dutekide bilakatzen dena, hunek50€ urteko bazkidetza pagatzendu. Diru hori erabilia daalokairuaren, asurantzen etabeste gastu batzuen ordaintzeko.Bestalde bezeroak kondubat idekitzen du, kondu bateandiru zama bat ezartzen etahustua delarik berriz betetzen.Horri esker, moltsarik gabeerosketak egiten dira! Horrezgain, hilabetean 3 orduz inplikatubehar da, egin beharrakdira: produktuen erostea, lekuanezartzea eta idekitzekotenoretan harrera egitea.

Edozeineri ateakidekiak

Proiektu huntaz interesatuadenak posible du, lekua badaoraino. Astearte guziz ArruntzakoAldakuru gelan biltzendira (20:00). Galdera edo(ta)xehetasunak nahi dituenakidatz lezake: arruntzakoop@gmail.com helbidera. Larrazkeneanonddoekin bateanpusatuko den Arruntzakoopjanari saltegi hunen berri hainsegur ukanen dugu.


Arruntzakoop_%20saltegi%20parte%20hartzailea
Arruntzakoop_%20saltegi%20parte%20hartzailea
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/07/30

Hazparne

Hazparne

Maskak

Hara azken egun hauetan publikoariidekiak diren barneetan maskarenezartzea bortxatua dela. Izan zen,hetsialdi garaian Euskal Elkargoakeman maska batzuen banaketaetxeetan, adinekoendako. Besteekaldiz masken xeka joan behar zuten.Jakin behar da, oraino bereakhartuak ez dituenak joan daitekeelaElgar Zentrora, astelehenetik ostiralera(08:30-12:30 eta 13:30-17:30).Larunbat goizetan Herriko Etxeratjoan behar da. Nortasun agiria etafamilia karneta erakutsi behar diraeta Hazparnen bizi delako froga bat.

Jakiteko entseatu bebar...

Hazparnen bizitasun eskasa badelaezin uka. Herrian biztanle kopuruaemendatu bada ere, hiri erdikobizitasuna ez da lortu! Bizkitarteanelkarte eta animazio parrasta batbada, bainan gostuan egoiteko tokigutti. Udan ere kanpotarrei zer erakuts?Erromatarren garaiko harriazaparte ez da gauza handirik... berazde...

Irakurri segida

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016