Gure Hitza | 2020eko Uztailaren 30a

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hegalpuntak ere moztuak zaizkiola, ez dadin soberaurrun aira. Eta aitzinamendu bat ardietsiorduko, urrats bat gibelera egin behar,jakobinoen errabiak hortaraturik. Udan ereez diote bakerik ematen. Alta oporren garaiadugu uda. Baina euskararentzat oporrikez, beti tematsuki borrokatu behar, jadanikardietsitakoa ere hortzez eta haginezdefendatzeko. Joan den astean kazeta huntakolehen orrialdean irakurtu dugu euskarazkoirakaskuntzari Hiriburun gertatzen arizaiona. Zorionez, Hezkunde Nazionalaren –eta beraz frantses gobernuaren – eraso bortitzhorri buru egiteko, hemengo erakunde,hautetsi eta bertze arduradun frango zutitudira, euskara hebainduaren besapeko makilabilakatuz, ezinbesteko zurkaitz.

Zurkaitz horietarik da Euskal Elkargoa,egun hauetan hautetsi berriekin arramoldatzenari dena. Horgo hautetsientzat ereoraindik oporrik ez. Ostiral huntan osatukodituzte lan taldeak, batzu eta bertzen artekotirabirak ahalaz gaindituz, barnealdeko herriekere mahaiko platatik orain arte bainogehixeago dasta dezaten. Ez dira papurrezkontentatuko.

Oporrak aipatu baititut gorago, udakoakhurbiltzen ari zaizkio astekari huni. Agorrilekobigarren eta hirugarren astean iraganendira. Artetik haatik biltzar nagusia eginenda: agorrilaren 1ean, larunbat huntan beraz,Suhuskunen. Apiril erditsutan programatuaginuena, hiru hilabete eterdiz gibelarazidu Covid-ak. Izurrite hunek aldiz ez dirudioporretara joan nahi duela! Suhuskunekohitzordu hortan, ez dakit orburu edo artixotbihotzak izanen diren mahai gainean, bainaeguna goxotasunez beteko dela, ez dadudarik. Euskal hedabideak frangotan urtxozango-bakarraren gisan bagabiltza, ahalbideeskasez, baina gogoa kementsu etabihotza alegera.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016