Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 30a

Garapen kontseiluan sartu nahi?

Garapen%20kontseiluan%20sartu%20nahi?

Garapen Kontseiluko Paxkal Indo presidenteak, Martine Bouchet kideak eta Philippe Arretz zuzendariak, irail erditsuan biltzar nagusi bat eginen dutela erran daukute. Karia hortara nahi dituzte kide berriak sarrarazi, prentsa gomitatu zuten bereziki mezu hunen zabaltzeko.

Aitzin, gaurko egoera sanitarioadela eta, krisi garaian egin dutengaldeketa baten berri emannahi izan dute. Dokumentu horideitzen da “Krisiaz 9 erakaspen”.Hetsialdi garaian, adierazpenespazio bat ideki dute,herritarrenganik anitz erantzunukan dituzte, bakoitzak bereiragana eta bizipena azalduz.Bi hilabete iraun du, 135 lekukotasuneskuratu dituzte. GarapenKontseiluko ordezkariakpozik agertu dira, ariketa aberatsazela zioten. Ariketa hortanohartu dira puntu amankomunbatzuk maiz agertu direla: beldurra,egoeraren aitzinean ezintasuna,ekonomiaren geroariburuz laztura, bai eta hartu osasunneurrien aitzinean bakoitzarenaskatasun galtzea. PaxkalIndo presidenteak zioen, krisihorrek kontzientzia hartze batekarri duela, bakoitzaren bizimoldeaaldatu nahian, bakoitzaohartu baita nun eta nola biziden.

Erantzun dutenak 18 eta 80 urteartekoak izan dira, %80 familianbizi, artean lanbide desberdinetako%30ek lana arrunt gelditubehar ukan dutenak. Hor agertudiren iritizak, 9 punturen inguruanoinarritzen dira.Ekonomiaren berrabiatzearenbeharra azaldua izan da, ohartuzsail hortan beste herrialdebatzuen peko izaiteak, denakblokatzen dituela, lekuko aktibitateanitza baten beharra agerraraziz.

Numeriko jendartea: anitzeketxetik lan egin dute, ez dutedenek berdin bizi izan, bainadeneri gogoeta bat sortu zaie.Lanean artzeko beste molde batekbegiak ideki ditu, erakutsizez dela baitezpadakoa fisikokibulego batean izan beharra.Bizitzeko guneak eta ingurumenakere ihardukitze batzuksortu dituzte. Isiltasunean izaiteak,beste manera batez bizitzekogogoa emanez. Autorik ezizanez, espazio publikoa lasaitasunbatean hartua izan delakoz.Beste kontsumitzeko modelobat: zenbaitzuk deskubritudituzte hurbileko janarienerosteko parada, ekoizleak etakontsumitzaileakhurbilduz.Erantzun dutenenganik sektorehunen garatzearen beharra sentida.

Lotura soziala ez da ahantziaizan, auzoen arteko harremanaeta elkartasuna azkartu delakoz.Krisi denboran, bakoitzakegiten zituen ibilbideen bidez,jende ezezaguna izanikan eresolasean arizan direlakoz.

Mobilizazio kolektiboa, pertsonabatzuk bizi izan dira egoeradorpe batean. Adibideak emanakdira: emazte batzuk jasandituzten bortizkeriek, baina erelanbide batzuk lanean segitzekobehartuak izan direnak,bereziki osasun alorrean.

Hego eta Iparraldeko mugarenhesteak ere oharrak ukanditu, familia batzuk ez baitzutenelkar ikusten ahal, beste batzuklanera joaiteko zailtasunak ukanez.Euskal Herriak duen berezitasunaargian utzi baitu, bizieremu natural bat bat-bateanmoztua izan baita.

Herritarren beharrak: deituaden parte huntan, agertzen daerantzun duten pertsona horiek,osagarri aholkuetan, nahasiakizan direla politikarien eta zientifikoenarteko eztabaidetan,lekuko botere baten beharraadieraziz.

Azken puntuan, garapenerakobeste modelo baten beharraagertzen da, bizitzeko ibilmodearenaldatzeko beharrarekin.Hetsialdiak ekarri du kontzientziahartze bat, izurritea aitzinjendartearen eta ekonomiarengehiegikeriak plazaratuz,zuzentzearen beharraren galdeaegina dela.

Pentsatzekoa da, GarapenKontseilua dokumentu huntazbaliatuko dela, ondoko asteeta hilabetean eraman beharkodituen urratsen aitzinarazteko.Osatzen ari den Euskal Elkargoarekinlotura atxiki nahi du,egitura hunen funtzioa baitaherritarren beharreri eta proposamenerihautetsiek erantzundiezaioten.

Ondoko hitzordua irail erditsuanemana du, herritarreri deiazabalduz Garapen Kontseilukopartaide izaiteko. Jendarte zibilarenordezkari den elkarteak,esperantza du pertsona anitzinteresatuak izanen direla.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016