Herriz Herri - Angelu (L) | 2020eko Uztailaren 30a

Angelu

Angelu

Pettan Diriart apezarenehorzketak

Trinité parropian Angelun, PettanDiriart apezak, ehorzketa ederrakukan ditu. Bainan lehen aldikotz,Hardoiko Pilota Plaza laxoan.Apez batentzat horiek hola iragandira, erran nahi baita kanpoan.Egia erran,gehienik birustxar horrengatik erabakia hartuaizan da. Apezpikuak berak baimenaemanik eta elizkizun buruizanez, beren apez lagunari 20bat apez juntatu dira azken agurbaten egiteko. Predikuaren egileaPhilippe Haristoy ospitalekoomoniera. Hunek azpimarratu duxeheki zer izan den Pettanen apezbizia kostaldeko parropietan: BaionakoSantespietan, Saint-CharlesMiarritzen, Baionako katedralean,Hiriburun, San-Andresen gazteendinamika eremuan eta, erran gabedoa, Angelun Trinité parropian.Egia erran azken parropia huntanPettanek obra ederrak erabili dituedertzeko beirate berriak (vitraux)ezarriz, armonio berri bat eraikiz.Dudarik ez da anitz atxikia zelabere parropia ohiari, hunen itzulianziren eta diren oraino jende anitzerieta bereziki Pecastaing familiari,oinarri handiko familia Trinité parropian.Eta nola ez aipatu HardoitarrakPilota elkartea Pettanek sortu zuena1980an. Gai hunen aipatzekonor zen hobeki Gilen Zaldunbidebaino, bere laguntzaile eta adiskidesuharra. Hunek azpimarratudauku zoin atxikia zen gazteeri,zoin harro zen Hardoitarrak elkarteaz.Alta bazuen 32 urte elkarteaeta parropia utzia zuela. Gilenekzioen: “Iduritzen zaukun beti horginuela, arduratuz emaitzetaz, arduratuzgazteen biziaz, diruz sustengatuzhorien garapena”.Egia erran, Pettanen gorputzaeder zen ikustea 6 pilotari gaztekekartzea elizatik plazarainoeta kantatzea denek ospe handian“Agur Jaunak”. Bai elizkizunhunkigarria euskaraz eta frantseskantuak nahasiz eta bukatzekoAurresku hunkigarri batekin. Gilenekbukatzen zuelarik bere hitzaldiaeuskaraz, azpimarratuz zoinatxikia zen Pettan Suhuskunen ttipitanikasi euskara ederrari. Eskerrakemanez utzi duen obra ederrarieta hitzemanez segitzea bereber izpirituan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016