Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Uztailaren 30a

Bidarrai

Bidarrai

Musika ibilaldi goxoa

Joanden ostiral arrastirian, bi orenekomusika ibilaldia eskainidauku Thierry Biscary kantariak,sahetsean zuela ere Mizel Mateoherritar bertsulari gaztea, bertsulaburrez aipatzeko berezikiagogaur egungo begiekin nolaikusten duen gure herria berealderdi desberdinetan. Ekitaldihorren antolatzailea zen EuskalElkargoko turismo bulegoa, egiturahortako Stéphanie Pagolaordezkaria gutartean ginuela.Herritar eta herriz kanpoko,jende multxoa Noblianeko zubitikabiatu da, hor entzuten zirelalehen kantua eta lehen bertsuak.Ondotik, Olhako zubiaren ondoan,gure herria zafratu zuen1913ko uholde ikaragarriariburuzko bertsuak dira kantatu.Eta Bordaberriko sahetsetikdoan bidexkan gora joanik,lotizamendu berriaren ondoanMizelen bertsuak dira entzun etaapezetxe aitzinean Thierryrenkantua, Zaldubiren kantutegitik(“Ameriketarako bidean”), oroituzGratien Adema Zaldubi senpertarapeza hamabi urtez egonzela erretor gure herrian. Handikberehala, Elixaldeko Jean-PierreIratxeten “Bidarraiko euria”, elizanOxobiren kantu bat HarpekoSainduaz, Barberaenea ostatuaitzinean Ñarroren “Bidarraitarra”,pilota plazan ere kantu bat,bereziki duela hiru urteko toberetanAlbert Parachuk Otxalderiburuz eman zituen bertsuak,Mizel Mateok ere bertsu pare batbotatzen zaukula, umoretsuki.Gero, trinket barnean, galeriatik,Etxahun Iruriren “Pilotarien biltzarra”.Eliza ondora itzulirik, hilherri berritik Otxalderen “Zahargazten arteko parabola”, Sastreaneaetxea begipean ginuela,Otxalde zendu zen etxea hainzuzen, eta hor berean Mizel erebertsuz arizan zaigu, inguruzinguru ginuen mendien bistaxoragarriarekin, zerua urdin.Eta itzuli gira Noblianera, zubigainean Mizelek eta gutarteanginuen Jean-Louis Lakak azkenbertsuak kantatzen zituztela. Ezda erraitearen beharrik holakoitzuliak denak xarmaturik utzigaituela, jin ez direnak hain segurpenaturik geldituko baitira.Atseginezko hurrupaldiarekinbururatu dugu ekitaldia Noblianekoterrazan, zenbaitzuk ahamenbatez ere luzatu dutena.Eskerrak bihotzetik Thierry Biscaryeta Mizel Mateori. Berrizere prest gintaizke gisa berekomusikaldi batentzat, okasioneazbalia gure herriko historia etaaltxorrak deskubriarazten baitiraheldu direneri. Kanaldudekoakere hor ginituen eta ondokoegunetan irudiak ikusten ahalkodira hedabide horren leihottipitik.

Heriotze

Harridura sustatu du,nola ez, Hargaineko Jean-PierreAuchoberryren heriotzak. Bihotzekoakeraman du 60 urtetan,egur lanetan ari zelarik. Horrekoroitarazten dauku haren aitaere zuhaitz mozte lanetan arizelarik zendu zela 59 urtetan.Jean-Pierre seme zaharrenak24 urte baizik ez zituen orduan.Denek dakigun langilea baitzen,lotu zen kuraiarekin etxaldearensegidari, Terexa amarenondoan, gazteagoak zituen haurrideezere arduratuz, Caroline,Graxi, Mailux (hau ere gazterikzendua, minbiziarekin) etaXemartin. Duela lau urte CathyGarbaye andereari juntatua zen.Hain zuzen, joan den ostiral goizeaniragan baitira ehorzketakjendalde handiaren presentzian,bizilagunaren ahizpak lekukotasunhunkigarria zabaldu daukuJean-Pierre zenaz: langilea,zerbitzu egilea, buru gogorrekoaere batzutan bainan hainmaitagarria eta iloberi amultsukiatxikia. Hemendik ere gure bihotzekoatxikimendua nahi dioguadierazi familiari, bizian hain gogorkijoa izan den Terexa amari,Cathy bizilagunari, anai-arreberieta hauen familieri, eta oro harjendaki osoari


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016