Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Uztailaren 30a

Amikuze

Amikuze

Amikuzeko ordezkariakEuskal Elkargoan

Ipar Euskal Herriko 158 herriakbiltzen dituen Euskal Elkargoakuztailaren 17an iragan denkontseiluan bere lehendakariaizendatu du. Sorpresarik gabe,Jean-René Etchegaray, Baionakoauzapeza hautatua izanda. Ez zen beste kandidaturik.Hilabete hondar huntan, HerriElkargoko kontseilua berriz bildukoda Batzorde Iraunkorrekoeta Bulegoko ordezkarien hautatzeko.Hortarako, Amikuzekopoloko 35 hautetsiak bildu dirauztailaren 21ean eta adostasunhandi batean, batzordehorietan parte hartuko dutenordezkariak hautatu dituzte.Amikuzeko lurraldeak BatzordeIraunkorrean hiru ordezkariukanen ditu eta bulegoan bi.Eric Narbais-Jaureguy, Arbotikoauzapezak parte hartukodu Batzorde Iraunkorrean etalurraldeko koordinatzaile hautatua izanez, Bulegoan ere partehartuko du. Charles Massondo,Donapaleuko auzapeza eta ArnaudFontaine, Ozeraiñeko auzapeza,Batzorde Iraunkorreanizanen dira ere eta bietarik batBulegoan sartuko da. Hautua,Jean-René Etchegarayek eginbehar luke ondoko egunetan.

Baxe Nafarroako erakustokian,hitzaldi bat “WinstonChurchill – Peintre au PaysBasque” gaiaren inguruan

Baxe Nafarroako erakustokiakhitzaldiak antolatzen ditu udahuntan. Aste huntan, RobertPoulou mintzatuko da WinstonChurchill-ek egin zuen egonaldiazEuskal Herrian 1945ekouztailaren 7tik 15a arte. Hendaianegon zen eta kosta etabarnealdeko herrien bisitatzekoaukera ukan zuen. Ondotikbere irudipenak agertu zituentaula batzu margotuz. RobertPoulouk memento berezi horiekpresentatuko ditu ostegun huntan,uztailaren 30ean (20:30),Bideak egoitzan. Sartzea urririkizanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016