Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Uztailaren 29a

Senpere

Senpere

Txistor-ren aldekomobilizazioa

Kantuak dion bezala “Lelo lelo,betiko lelo”, oraingoan eregauzak betiko errepikarekinerabakitzen dira, hemen hirugarrenaldikotz. Epaileak, Txistoraskatzea baldintzapean onartuorduko, ministerio publikoakdei egin du libertatea errefusatuz.Noiz arte iraunen du euskalpresoen kontra madarikatzekoerrabia horrek. 31 urte kartzelanez ote da aski, hala beharote dute gelditu beren bizi guzirakokondenaren betetzen,heriotzeakaskatu arte?Galderak hortan utziko ditugu,alabainan gure herriko bi sartzetakobiribilgunetan bildu dirasustengatzaileak, andana pollitean.Hauetan denetarik aurkituda, belaunaldi guziak presentezirelakoan, hunek erakusten dugizarte guzia inplikatua dela.Olako bost kantoinetako bidegurutzean,Bake Artisauen mintzaldiakentzun dira, Anaiz Funosas,Michel Berhocoirigoineta Jean-René Etchegarayekin.Gure herriko auzapez berria,Idiart Dominique horzagon, hunekin anitzhautetsi ere, oraikoeketa ohikoek berensustengua ekarrinahi izan dute.Orain zer? Zeru goibelhunek utzikoote ditu eguzki izpibatzuk, denen esperantzaargitzera, ezda etsitu behar.

Eskola garraioendako

Izenemaitearen epea agorrilaren2an finkatua da, ikasturte berriaezin baita huts egin. Xehetasunguziak aurki daitezke www.communaute-pays-basque.frwebgunean, baita telefonoz 05-59-44-77-77 edo emailez: transportscolaires@communautepaysbasque.fr.

Heriotze

Pena handiarekin jakin duguJean Bergara “Txistu”-ren heriotzea95 urterekin, adin ederrarekinjoan da Simone bereemaztearen ganat. Hunekin luzazatxiki dute Herburun (Cherchebruit)Txistu ostatua. Lanhuntarik kanpo txistu jotzaile etaeleketari paregabekoa izan da,Euskal kulturak zerbitzari handibat galdu du. Sarako elizan, jendaldepollitaren artean, iragandira ehorzketak, herri hunekinzauzkan betidanik lotura azkarrenak.Gure aldetik dolumin beroenakMarie-Hélène eta Joset alabaeta semeari, baita hauen familiaeta ahaidego guziari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016