Ba ote dakixu? | 2020eko Uztailaren 30a

Frantses iraultza Euskal Herrian (3/6)

Frantses%20iraultza%20Euskal%20Herrian%20(3/6)

Frantses iraultza arte, Nafarroakestatus partikular bat bazuen.Erresuma bat zen. Erregeak zuenNafarroaren eta Frantziaren artekobatasuna egiten. Batasun pertsonalbat zen. Luis XVI Frantziaeta Nafarroako errege zen bainabi erresumek, ofizialki, berenindependentzia begiratu zuten.Nafarroakbere konstituzioa etabere instituzioak bazituen. Horretako,Estatu orokorrak konbokatuakizan zirelarik, Nafarroakoestatuek konbokazio hori errefusatuzuten erranez Frantziakoerresumarentzatzela bakarrik.Halere, azkenean,

Nafarroakoestatuek “erregeari buruz diputazio”bat izendatu zuten, Polverelsindiku bezala. Diputazio horrenmandatua argia zen: Nafarroakoinstituzio eta libertate historikoakbegiratu behar ziren, horregatikdiputatuek ez zuten Nazio biltzarrarenlanetan parte hartu behar.Erregeak Nafarroakokonstituzioarenaurrean juramentu bat egiteazen helburua. Arlo juridikoanginen, errealitatetik zinez urrun.Parisetik, Polverel gizon buruargiazen eta gertakariak ikusiz,Nafarroako erresumaren azkenmementoak zirela fite ulertu zuen.Nafarroako ordezkaritza solaskideeta zaintzaile gabe gertatu zen.Jada uztailaren 24an, Polverel-ekErregea “larderiarik gabe” zelaidatzi zuen. Nola pentsatu, egoerahonetan, erregearen juramentualortzea? Nola pentsatu 1200 kidezituen biltzar batetan nafartarrekpisu bat ukaiten ahal zutela?

Versailles-etik Donapaleuarte, Nafarroakoerresumaren bukaera

Nazio biltzarreko diputatuek Nafarroako“konstituzio partikularra”ez zutela errespetatuko ulertuzuen. Agorrilaren 4ko gauarenondotik, itxurak zaindu zituenerranez“Frantziako Nazio biltzarraez zela Nafarroako Nazio biltzarraizaten ahal”. Baina, bazakienjukutria juridiko bat zela eta ezerrealitatea. Gainera, Nafarroakonobleziaren diputatuak, Lograsmarkesak, Nafarroako nobleziarenanbiguotasunak argitu zituen.Iraultza arte, Garaziko inguruetan,bere jarrera sozial izigarri gogorrengatikezaguna zen (nobleziakobozeramailea zen nobleziarenpribilegioak defendatzeko laborarienkaltetan) baina, bere ustez,iraultzarekin, “frantses herritarrakbere lurra bakean lantzen ahalkodu”. Errebalazio bat ukan zuen!Errealki, iraultzaren alde izaiteabere interesetan zela fite ulertuzuen. Politika eta ekonomia mailanperspektiba berriak ideki zireneta baliatu behar ziren. Egoerahonetan, bere ustez, Nafarroakokonstituzioari uko egin beharraonartu behar zen.

Nafarroakoeliteek ikusmolde hori fite partekatuzuten. Gainera, Nafarroakoestatuen azken bilaldian (irailaren19tik 22a arte Donapaleun),hirugarren estatuak noblezia etaapezeriaren pare izaitea eskatuzuen. Nagusitasuna ematen duenegoera batean zen. Edo nobleziaketa apezeriak beren eskakizunaonartu zuten eta Nafarroakokonstituzioaren alde engaiatzenziren edo Frantziako nazio biltzarreansartzen ziren. Nobleziaketa apezeriak beren printzipizkobaimena eman zuten baina bilkuraagirian idaztea errefusatuzuten. Hori ikusiz, Donapaleukohiri gorputzak bilkura agirian oharbat gaineratu zuen. Testu horretan,nobleziaren eta apezeriarenanbiguotasuna salatua zen etahirugarren estatuak berdintasunalortzeko soluzio bakarra Frantziakokonstituzio berrian sartzea zelaerrana zen. Baina, bilkura agirikoazken lerroaldeak Nafarroarenintegrazioa Frantziako konstituzioberrian ezin baztertuzkoa zelaerakutsi zuen: “Nafarroa bakartzenbada sokorri batere gabe,sostengu gabe, Frantziak ukanendituen abantailak gabe” egonenzen. Jada erran bezala, Nafarroakoeliteetan Ikusmolde horiausarki partekatua zen. Irailaren23an, Lons-eko markesak, erregearenizenean, Nafarroako estatueneztabaidak gelditu zituen eta“Biltzarra desegina zen”.

Urriaren12an, Nazio biltzarrak “Frantziakoeta Nafarroako errege” tituluakendu zuen. Garat eta Polverelekhitza hartu zuten baina eztabaidanpisurik gabe egon ziren. Zatiketaadministratibo berri bat sortukozen, departamenduekin. Eztabaidaberri bat ideki zen, funtsezkoaEuskal Herriko geroarentzat

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016