Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 30a

Gogor eta emeiaz koronabirusaren erditik aitzinako bideak atxemaiten

Joseba Etxarri

Gogor%20eta%20emeiaz%20koronabirusaren%20erditik%20aitzinako%20bideak%20atxemaiten

CHINO,KALIFORNIA.

Astehuntan behar zuen izan --berezikiheldu den asteburuan-- BoisekoJaialdi 2020 besta erraldoia.Abisua eman genuen aurtengozkantzelatu eta heldu denurtera pasatu dutela, koronabirusakari, Jaialdi 2021 bilakaturik.Ondarreko edizioko irudi etaoroitzapenekin beharko dugugelditu. Ber denboran, joan denasteburuan, Chinoko EuskalEtxeak jende askok goaitatzenzuena adierazi du: buruilaren5-6ko asteburuan egin beharzuen aurtengo piknik besta ezdela eginen, ber gisa COVID-19aren karietara. Oroit dezagun,lehenago edo berantagoabisaturik, euskal piknik guziakkantzelatu direla Ipar Ameriketanuda huntan, St Pierre etaMiquelon-ekoa salbu, bainahor, uhartea delarik, bertakobiztanleak bakarrik igurikatzendituztela, Kanada eta Europakohegaldiak mementuko bertanbehera edo murrizturik.

SAN JUAN BAUTISTA, KALIFORNIA.

Euskalduneri lotu herritipiñoa da San Juan BautistaKalifornian. Bere parte zaharreanKalifornia 'zaharreko' eraikinakdauzka, Far West-ekoak,heietarik baño Plaza Hotel historikoa,batzuk Kaliforniako lehenengoeuskal ostatutzat jotzendutena, 19. mende erdialdeaneuskal bezeroak hartzen baitzituen;Juan Bautista Anza-ren(aitatxi Hernaniko euskalduna)etxea... baina eraikin adierazgarrienahain segur, San JuanBautista misioa du, herriari izenaematen diona, 1797an Fermin Francisco Lasuen (orduanKaliforniako Misioen aita presidenta)fraide arabarrak sortua,eta bertako fraide Jose ManuelMartiarena eta beste euskaldunbatzuk ukan zituena. San JuanBautista herri hortan, beraz,2002ko abenduan, Matxainjatetxeak idoki zituen bortak,Luis Matchain eta Veronica Pirlanaia-arreben eta heien senaremazteeneskutik.Jakina da egungo koronabirusagogor ari dela kolpatzenmundu osoa --hastapeneanbaizik ez gira--, Euskal Herriahasteko, baina gure inguruosoa ere, tartean Estatu Batuak.Kolpatze hortarik ez dira baterelibro jatetxeak, izan ere frangoizanen dira bizirik aterako ezdiren jatetxeak edo arras hunkiturikgure diasporan ere. Aipatudugu hemen berean, Bakersfield-eko Noriega hetsi zela,gisa bera Renoko Santa Fe,baina hunkiak andana dira. SanJuan Bautistaren kasuan, zinezhunkia eta zorretan da Matxain,eta nausiek "crowdfunding"bat hasi dute, sosa galdeginikbezeroeri. laguneri eta lagundunahi duten guzieri, zorrak kitatueta jatetxeak bortak berriz zabalahal izan ditzan. "Gofundme"plataforman egin dute, maiatzaren19an, eta proiektua aitzinaraztekobehar dituzten 26.500dolarretarik, 2.010 ardietsidituzte orain arte. Mementuhuntan San Benito County-kojatetxe guziak zerraturik legezbertan jateko, bakarrik etxeratzekojanaria zerbitzatzen duteMatxain. Eia.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016