Jainkoa bizia jendea | 2020eko Uztailaren 30a

KOLEGIALTASUNA eta SINODALTASUNA

Peio Ospital

"Eliza katolikoa eraldatu":izenburu horrekin argitaratu duliburuska bat hameka kristauengaiatuz osaturiko kolektibobatek. Hauen artean agertzenda Michel Camdessus FMI erakundearenzuzendari ohia.

Frantzisko Aita Sainduarendeiari erantzunez, hirukapitulutan aurkezten ditukolektiboak bere hausnarketaketa bere proposamenakElizaren eraldaketa funtsezkobat bideratzeko. Baliteke segurhortan berean artikulu bategitekoa. Baina arras interesgarriaiduritzen zait ere liburuskaondarrean agertzen den leheneranskina, Elizaren historia doibat jorratzen duena. Hau dutnere gaurko solasa.

Lehen eranskinarenizenburua da: "Botere guzienkontzentrazioa elizgizoneneskuetan ez da tradiziozkoa".Izan ere, tradizioak elizgizoneriezagutzen duen boterea Elizarenbaitakoa da eta ez hunengainekoa, gaurko eguneanikusten den bezala.

Idazki zaharretan argieta garbi agertzen da tokikogiristinoek zituztela Eliz-agintariakizendatzen: "Apezpiku ordenatuaizan dadila herri osoakhautatu duena" (Hipolito-renTradizio apostolikoa – 218. urtealdera). "Jaunaren aginduerijarraikiz,apez sakrilegiogilehuntarik herria berexi behar da,apezpiku duinak izendatzekoeta ez-duinak baztertzeko eskubideaduenaz gero" (JondoniXiprine – III. mende erdiaaldera).

V. mendeko Aita SainduekElizak sujet eskubidedungisa kontsideratzen dituzte:"Nehor ez daiteke ordenatuaizan eliztarrek galdatu gabeeta hauen gogoaren kontra, ezbaita on apezpiku bat hastiatuaizan dadin hiri batek hautatuez duelako eta... eskatu zuenaizendatua izan ez delako" (SanLeon, 10. Gut., 6). Eta epe luzeanpraktitak egiaztatzen dutokiko Elizak eta hauen jarraitzaileaksujet eskubidedun gisaezagutuak direla. Gogoratuere Trentoko kontzilioa laikobaten predikuarekin idekia izanzela. Beste hainbat adibide erebadira.

Gauko egunean, botereaelizgizonen ahalmen bereziada, Elizaren gainean hedatzenda eta Batikanoko II. Kontzilioarenondotik gauzak arrasguti aldatu dira.

Urrunez urrun, gaurkoegoera XI. mendeko GregoriarErreformaren ondorioa da: huneklaikoak erlijiosoki deskalifikatuzituen eta Aita Sainduarenboterea absolutizatu. Ondorioz,kolegialtasuna eta sinodaltasunaezabatuak gertatu dira.Batikano II.ak berdeskubrituditu Eliza Jainkoaren Herri bezalaezagutuz, baina arras gutipraktikan jarri dira.

Apezpiku kolegialtasunaktokiko Elizeri sujet eskubidedunbihurtzeko aukera emaitendu Eliza guziekiko batasunean.Izan ere, "Elkargoaren batasunaapezpiku bakoitzak tokian tokikoElizarekin eta Eliza unibertsalarekindituen harremanetanere agertzen da" (Lumen Gentium23). Bidea egin da 963azgeroztik, baina zentralizaziogehiegizkoak dihardute oraino.Eskualdeetako Elizek ez duteberen tokia aurkitzen eta kolegioarenlankidetza azkeneanagintariaren esku gelditzen da.

Elizbarrutietako sinodaltasunahainbat batzorderen(apez, pastoraltza, ekonomia...)sortzearekin bultzatua izan da,baina ez dute hauek erabakieskubiderik (azkenak salbu).Batikano II.a ondotik, 1917koKodigoak indarrean jarraitzendu: apezpikuen izendapenaAita Sainduaren esku gelditzenda eta tokiko Elizek ez dutehitzik hortan.

hola, azkeneandiozesar sinodoa da, nagusikilaikoz osatua izanik gizonala emazte, instantzia bakarrazointan tokiko Eliza sujet eskubidedungisa ezagutua baita.Apezpikuak soilik promulgadezake biltzar orokorrean bozkatuaizan dena. Hortan doi batzuzentzen da Leon XIII.a eta PioX.aren magisterioa, baina doibat bakarrik.

Lehen eranskin horrenazken hitza hauxe da (laburturik):"Elizaren memoria luzea doibat jorraturik, argi dago botereguzien kontzentrazioa elizgizoneneskuetan ez dela tradizioarengarapen homogeneoarenondorio bat. Ez ditaike erran eredesleiala denik. Bainan bai! Elizakeskubide osoa du kolegialtasuneta sinodaltasun gehiagobere bizimoldean sartzeko. Etahunek doktrinalki aldebakarrekobihurtu diren ibilbide zonbaitzuzendu ditzazke..."


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016