Kostaldean | 2020eko Uztailaren 30a

DONIBANE LOHIZUNEN, URDAZURI AUZOALDEAK 50 URTE

DONIBANE%20LOHIZUNEN_%20URDAZURI%20AUZOALDEAK%2050%20URTE

Duela mende erdiño bat,DonibaneLohizune hiriaazkarki handitu zen, orduansortu baitzen geroztik Urdazurideitzen dugun auzoaldea, izenbereko ibaiaren bazterrean, ibaihori Nafarroatik abiatzen itsasoratheltzeko Donibane eta Zibururenjuntan. Auzoalde berriaestreinatu zen besta handibaten karietarat, 1970eko uztailaren11n, denen aitzinean zelaJacques Chaban-Delmas Bordelekoauzapeza, keinka hartangobernuburu ere zena bestalde.Etzena toki arrotzean, frangousu jiten baitzen Donibanerat,bereziki Xantako golf gunerateta etxe bat baitzuen ere Azkainen.Estreina egunaren oroitarriberezi bat badago plaza batenerdian. Euskaraz idatzia daukahauxe: "Lohitik iturri huna Urdazuriirriz geroari". Harri berarenbeste eskualdean, frantsesezezarriak daude estreina kari bilduziren kargudun askoren izenak,oroitaraziz ere estreinaldihori noiz egin zen. Urtea arrasmolde xaharrean paratua, ezbaita 1970 agertzen bainan latinezMCMLXX. Frantsesezidatzi hizkiakhistuak ere dira, haatik, baluketefreskaldi on baten beharra.

Estreinaldirat jin ziren guzieriPierre Larramendy Donibanekoauzapezak egin zioten ongi etorribero-bero bat. Auzapez horrekzuen azkar sustatua auzoaldeberri horren eraikintza. Ikusiz bizitegiakeskas zirela Donibanen,Herriko Etxean ere galdeak baeskualde guzietarik. Ikusiz ereAzkaine alderat abiatzeko gunehortan eremu handiak bazaudelaalfer. Eta alfer zauden errepirakzirelakotz, arrunt ur hegian, bizikitoki umian. Pierre Larramendyauzapezak bazuen hein bat handikariazelako fama, sobera kanpotiaraberatsen biltzerat ari zena.Gisa hartako bestak ere muntatuzhala nola "Aste Handia", geroxagoKostaldeko Musikaldi bilakatuzena. Berak zion haatik beti Donibaneeta donibandarrak maitezari zela, jende xeheaz ere oroituzsegurki, eta hori erakutsi zuenhain xuxen Urdazuri herrixkarenproiektua erne-ernea akulatuz.Pierre Larramendy ez da ahantziaUrdazurin eta auzoaldeko karrikahandienak haren izena dauka.

Herrixka berri bat

Eta bai Urdazuri sortzearekin hirittipi berri bat agertu zen toki arrarobatean. Hiri xaharretik hor berean,burdin-bidearen bestaldean. Portuahurbil, hondartza bera ereez hain urrun. Toki pollita biziki,Larrun mendia bista-bistan. Lekuguziz asurtia arrangura batekinhalere, eta horrengatik auzapezarenaldekoetan ere baziren etzirenakbaitezpada hain bero. Etazoin zen arrangura hori? Goraxagoerakusterat eman bezala, errepiratokia zela, eraikin berrientzatzimenduak frango barna egin behar,gostaia gosta. Bainan obrakgisa hartarat akulaturik, auzoaldeberria sortu zen, nunbait han hirumila biztanleen ohantze.

Gaitzeko bizitegi andana, etxegunehandi eta ttipi. Ur hegianparrasta bat bakoitxa familia bakarbaten aterbe. Bainan beste muntadurikere ba, egun guzietako biziarentzatbeharrezkoak direnak.Lan ederra egiten duen talde batBesteak beste kiroldegi bat, Ravelikastegia, Elgar artategia, saltegizonbait eta pilota plaza eder bat.Ama-eskola eta lehen mailekoahor dira, ikastola ere auzoaldehortan jarria azkenean. Eta ezdezagun ahantz Urdazuriko kapera,auzoalde horren bihotz-bihotzean,Familia Sainduaren kaperadeitzen dena. Beste eraikin gehienakbaino berantxago agertua,1974an estreinatua baita. Bestaldeoraino, aparkaleku frango."Kasik sobera", hori hola erran dadenbora batez. "Oraino ez aski"horra zer entzuten den gehiagobulta huntan...

Obra horiek oro eginak berdeguneasko begiratuz bai eta oinezkoentzatpasabide bat guzizegokia ibaiaren hegiz-hegi. Ezhain aspaldi idekia bestalde txirrindularienbideño bat, Urdazuri zeiharkatuzporturaino heltzen dena.Ospakizun berezirik izanen oteda Urdazuri auzoaldeak 50 urtedituela-eta? Keinka huntan nekez,denek dakigun arrazoinarengatik.Berantxago beharbada,zendako ez?


DONIBANE%20LOHIZUNEN_%20URDAZURI%20AUZOALDEAK%2050%20URTE
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/07/30

Hendaian hondartzan kasu egile

Hendaiako hondartzan, usaiakomainuzainez bestalde, badirauda huntan kasu egile berezizonbait, zortzi lagun orotarat,Herriko Etxearen kondu, arratsaldetanharat eta hunat ibilki direnak,ikusiz nor nun nola dabilaneta nun nor nola egoki, denenosagarriaren onetan, gobernuakmanatu neurriakkondutan hartuz.Bitartekariak deitzen dituzteeta sail baliosa deramate.


Irakurri segida

Kostaldean | 2020/07/30

Donibanen, Thalazur berriz idekitzen

Donibane Lohizunen, itsas hegikotalasoterapia etxe famatua, luzazHélianthal deitua, orain Thalazurdena, jabea kanbiatuz geroz,jaz zerratu zen obra askorenbeharretan zela. Aurten maiatzeanideki beharra zen bainan obrak,35 miliun euro gosta direnak, gibelatuakizan dira izurrite deabruhorrengatik. Hotela, logela guziakberriturik, eta jatetxea berrizidekidira, artategia berantxago idekiko.


Irakurri segida

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016