Mundu zabalean | 2020eko Uztailaren 30a

Migratzaileen laguntzea ez da gehiago delitua

M.O.

Cédric Herrou laboraria da, Frantziaeta Italia artean, Roya balean, mugarenzekarkatzeko migrante batzuk lagunduzituen. Horren ondorioz, anitz aldiz auzitaratuaizan da, lau hilabeteko presondegikondena ukan zuen eta kasazioan helegiteapausatu zuen.

Afera hunen ondorioz, Kontseilu Konstituzionalak,uztailaren 5ean, onartu du“senidetasun printzipioa”, erran nahibaitu etorkin baten laguntzea delitua ezdela. Irakurtzen ahal da: “pertsona batekmigrante bati laguntza ekartzea, interesiketa konpentsaziorik gabe delarik, arrazoihumanitario batentzat, ez da gehiagokondenatua izaiten ahalko”. Lehen aldiada nozio hunek balio konstituzionala hartzenduela. Printzipio horri esker, besteerilaguntza ekartzeko libertatea emaiten du,helburu humanitario batekin, kasu egingabe pertsona horrek lurralde bateanegoiteko eskubidea duen ala ez. KontseiluKonstituzionalak nahi izan du “senidetasun”printzipioa agerrarazi, libertate etaberdintasun oinarrizko ezagutzeri gehituz.Akusazio berdinarentzat, garaian besteauzi batzuk ere iraganak izan dira, presondegifermua egitera kondenatuak izanez.Orain auzitegiek edo(ta) epaileekbeharko dute aldaketa hau kondutan hartu,Cédric Herou bezalako kasuak izanendirelarik.

Alderdi politiko batzuk erabaki horisalatu dute, horietan RN alderdiak,aldiz migranteen inguruan lan egitenduten elkarteek erabakia txalotu dute.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/07/30

Europako 27ek akordio bat lortu

Europako 27 herrietako agintarien artekogailurrean eztabaidek iraun baldin badute,azkenean akordio batetara helduizan dira. Covid-19 krisia dela eta herribatzuk ekonomikoki azkarki hunkiak izanezEuropako Estatu kideek aterabidebat lortu behar zuten. Lehen aldikozEuropako Batzordeak 750 miliar eurokomailegua eginen du, 27 herrien izenean,2058 arte ukanen du horren ordaintzeko.Xehetasunetan sartuz, diru laguntza batenbidez Europar Estatuko 27 kideeri 390miliar euro banatuak izanen zaizkie. Bestalde360 miliar euro prestatuak izanendira, herri bakoitzak ordaindu beharkoduena, edozein mailegu bezala, ez dutedenek zama berdina ukanen.

Akordio hori lortzeko zailtasunak izandira, Herbehereek, Austria, Suedia, Dinamarkaeta Finlandia bezalako herriakuzkur agertu baitira. Beste batzuk, Italiabezala pozik 208,8 miliarrekin etxera sartubaitira (81,4 miliar emanak eta 127,4 miliarprestatuak). Espainiak ere hatsa hartudu 140 miliar eskuratuko...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/30

Txinatarrak amerikarrek baino gehiago egin beharrean

Joan den ostegunean Txinak zunda (sonde)bat Marte planetara bidali du. Wenchangzentrotik abiatu da, 34° egiten zuela. 7 hilabetezLurretik Marte planetara heltzeko, 55milioi kilometro eginen ditu, erran nahi baitu1.400 aldiz lurraren itzulia!

Txina anbizioz betea da, amerikarrer nahibaitu frogatu misio desberdinen bidezheiek egin dutena, txinatarrak aldi batezgai direla. Balentria egiten ari dira, orbitabatean zunda baten pausatzeko, 200 kiloko6 errota dituen telegidatu robota bat Martenaterako da, ikerketak egiteko gisan. Hiruhilabetez baliagarria izanen da. Egin beharduena: lur-azala eta atmosferaren analisiakegin, argazkiak hartu. Operazio hori ibiltzenbada, historian lehen aldikoz izanenda Marte planetan, Ameriketakoa ez den robotatelegidatua ibiliko dela. Operazio hori“Tianwen-1” deitu dute (zeruari galderak),Txinako olerkari baten omenez.

Ez dira bakarrak balentria hori egin nahidutenak,...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/30

Carlos Ghosn: justizia bere etxera joan behar!

M.O.

Aspaldi ez ginuen Carlos Ghosn Renault-Nissan-eko zuzendari ohiaren berririk ukan.Japoniako justiziak bai eta Frantziakoakgaldezketatu nahi dute, baina enpresa buruohiak badaki Liban-en egonez arrastatzekoarrisku gutiago duela. Afera hau oroitarazteko,akusatua da “dirua desbideratzea etagehiegikeriak egiteaz”. Serge Tournairefrantses instrukzio epailea inkesta bateneramaiten ari da, finantza muntaketak antolatudituela frogatu nahian, bere burua aberasteko.Hau dela eta uztail hastapeneanfrantsez justiziak konbokatu du, baina CarlosGhosn-ek errefusatu du, “bere seguritatea”ez dela bermatua izanen argudiatuz.Alabainan Beyrouth-etik abiatu behar lukeeta hegazkina pausatzen balitz Italian, Japoniakarrastatzeko manua berehala emanendu.

Frantzian dituen abokaten bidez mezuaigorri du, “aski dute frantses epaileek etortzeaBeyrouth-era, hemen erantzunen diet,heieri da aterabide baten atzemaitea”. Aferahau bururatua ez dela se...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/07/30

Itsas bazterretik: Adiorik ez hirugarrenak!!

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik:%20Adiorik%20ez%20hirugarrenak!!

Arratsaldez, jan ondotik, hirugarrenekoikasleak bilduakizan dira geletan ASSR diplomaeskuratzeko.

Ondotik, kolegioko ezker paretan,zuzendariak hitza hartudu urte bukaera berezi honetan.

Zoriondu ditu, promozio horretanbrebeta euskaraz osokilortu baitute, zientziak barne!Bakoitzari pertsonalizatua izanzaien orri marka bat eskainiaizan zaie.

Honen ondotik, krakada bateskainia izan zaie, Untxin bazterrerajoan aitzin.Han, jokoetan aritu izan diraeta haien azken oroitzapenakpartikatzen eguzkitan! Gainera,bertsu saio bat ukan duteIbairi esker!!Agurrik ez hirugarrenak, bideon eta ikus arte!


Irakurri segida

3555. zbk

Gure Hitza | 2020/07/30

Zango-bakarreko urtxoa

Peio Jorajuria

Jatetxe bateko terrazan, jendea mahaietaragostura bildua da bazkaltzeko. Ahalazitzalean, eguzkiaren aztapar erregarriezbeiratzeko. “Coeur d’Artichaut” deitzen dajatetxea, amultsutasunaren bihotz. Plazapollit baten izkinan kokatua da, bisean bisdaukala, hurbil hurbila, Erdi-Aroko kaperaerromaniko ederra, gaur antzoki gisa berezikierabilia. Gisa hortako tokian, ez daitekebiziaz amoros baizik egon! Mahaiak hustenhasten direlarik, hara urtxo bat badabilalamahai batetik bertzera, gelditzen diren papurrez(porroskeriez) asetzeko. Edo, asetzekoez bada, bederen mementoko goseaapur bat eztitzeko. Urtxoa haatik zangobakarrekoada, bertzea izterraren heinetikmoztuaizanki. Zer gertatu ote zaio? Ez dakigu.Dakiguna da, haatik, arrunt tokikotuadela, bazkaltiarren amultsutasunaz gose.

Urtxo zango-bakarrekoaren gisakoa duguere euskara. Etorkizunari buruz molde sendoeneankurritu nahi baina ezin. Maingukaaitzinatu behar, zangoaz bestalde hega...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016