Gure Hitza | 2020eko Agorrilaren 06a

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago denontsalaz.Bortxaz-ek adierazten du bortxaka edogogoaren kontra egiten den zerbait. Gaineratekokasuentzat, hor dugu baitezpada.Adibidez: landare gazteak behar dira baitezpadaureztatu.Ez noa urrunago. Bestalde, gure astekariakttinttaka eskaintzen baitauku X.A. adiskidearenEuskara Hobetu sail baliosa.Gogorat heldu zaut duela 40 urte PiarresLafitte euskaltzain gramatikalariak erranzautana: “Gazteer, erraiezu ez ditezela euskarazgaizki mintzatzeaz beldur izan; arizaneztrebatuko baitira. Batere ez mintzatzeada beltza”. Bera halako jakintsuna izanik,arrazoinekin ez zezakeen jasan norbait trufatzeaeuskaraz ahal bezala mintzo zen norbaitez.Geroztik, euskal irratiak sortu zireneta plazer egiten dauku entzutean berriketarigehienek nola laguntzen dituzten hitzenatxemaiten nekez mintzo diren elkarhizketatubatzu. Duda izpirik gabe, Piarres LafitteKalonjeari ere gustatuko zitzaiokeen jarrerahori.Hitzak pizatuz eta haserreak menperatuzgaitzitze eta gatazka gutiago litaike familietanala auzoen artean, halaber urrunagobizi direnekin. Zerbait kondatzeko edo norbaitaipatzeko idaztean, oraino garrantzizkoagoada hitzen erran-nahia ongi pizatzea.Behin idatzia hor gelditzen baita. Gaurkosare sozialetan ez dira baitezpada hortarikari. Zonbait presunek segurik, gogoetatzekoastirik hartu gabe, burutik iganak oroberehala idazten dituzte.Horrez gain, iduritzen zaut berriketari etapolitikari erdaldun asko euskaldunak bainofutituagoak direla; berak perfetak balira bezala,batzutan bertzeentzat errespetu gutikoakere.

Adibidez, ikusi behar da haietakozonbaitek nola epaitzen eta aipatzen dutenabertzaletasuna, hunen baloreak gordez etahunen bizkar ezarri nahiz alde ezkor guziak.Aitzitik, Estatu handien nazionalismoarentzatdenak haizu dira. Oroitzen naiz EuskoAlkartasuna alderdiaren bilkura handibatean, bere mintzaldian Piarres Xarritonzenak hauxe bota zuela: “Separatismoazaho beteka mintzo diren horiek jakin bezateEuskal Herria zatiturik daukaten bi Estatuakdirela separatistak; ez gu abertzaleak”.Maiz errepikatu behar litaiken egia bat!

Gaurkoan, bego hortan eta ahal duzuen guzieiagorrileko oporraldi on!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016