Herriz Herri - Azkaine (L) | 2020eko Agorrilaren 06a

Azkaine

Azkaine

Pista joko Azkainen gaindi

Familia edo lagunarteko pistajokoa muntatua da Azkaine herriarenbisita egiteko aitzakiarekin,agorrileko astearte eta asteazkenetan.Abiatzea,Azkaineko plazatik,goizeko 9etan. Parte hartzea8€ helduentzat eta 4€ haurrentzatgaldegina da.Gau ibilaldiaLarrun mazelatik iduzki sartzeamiresteko asmoarekin, itzuli batproposatua da agorrilaren 11n, asteartearekineta abiatzea Azkainekoplazatik arratsaldeko 17:30etanfinkatua da. Gain hortan gureeskualdeko janariekin elgarrekinafaldu eta 4 orenen buruan berrizjausteko gisan. Parte hartzea 25€helduentzat eta 20€ 8-12 urtekoentzat(afaria eta gida ordaintzeabarne). Interesatua denakTurismo Bulegoa deitu behar du.

Ekain eta uztaileko sortzeak

Oihan MIRANDA, Estitxu Iturriaeta Txomin Mirandaren etxean;Mila MINHOTO, Ndeye Diop etaJoseph Miranda; Pablo PEREZ,Marina Ruget eta Jean-BaptistePerez; Esteban MANTARAS, CélineSanchez eta Geoffroy Mantaras; Alexandre CARLIER, AuroreBarat eta Maximilien Carlier; SarahGINAT, Julie Arnaud eta StéphaneGinat; Justine HABIAGUECANTAOU, Mélissa Cantaou etaMichel Habiagueren etxean.Ongi etorri gure arterat haurñoguzieri eta zorionak aitameri.

Ehortzeak

Mundu huntako egonaldia bururatudute: Anne-Marie Irazoqui,Alain Rouanet, Daniel Feraille,Pierrette Chauvin, Michèle Esquillot,Justine Larroquet, DomingoDolhagaray, Danièle Virto,Jean-Pierre Ondicola, DanielDemaret, Louis Daniel, PauletteOrdoqui, Cécile Olivendia etaMaritxu Dardans-ek.Dolumin bizienak heriotze hauetarikbatenganik hunkitua izan denfamiliari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016