Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Agorrilaren 04a

Baigorri

Heriotze

Joan den astean astelehenez,iragan dira Genevieve Kerherverenehorzketak. Sortzez Erramouspe,gazterik urrundu zenherritik. Lehenik, Parisen egonzen jostun, operako jauntzietanberezitua, ondotik Baionarahurbildurik, hor ezkondu zenmilitar paraxutista batekin, Aljeriangaindi egonik, berriz Tolosaraetorri. Horrela, herrian ezzen biziki ezaguna. Bi seme etaalaba baten ama, osagarri arrangurekineta adina bildurik, azkenhunen ganat erretiratua zen Limoges-era eta han pausatu ere92 urtetan.

Ondoko ortziralean, bere azkenegoitzara segitu dugu GrazienaLarre, 89 urtetan zendua.Domielenean (Falxa) sortua,ezkontzaz etorri zen BastidaBelarrera, laborari etxera. Duelabost hilabete galdu Jean-Pierrebere senarrarekin, bi seme etasei alaba altxatu dituzte. Amafamiliako ona agertu da beti,emazte isila, baliosa eta bihotzhandikoa, fede azkarrekoa ere,bere lan saila ohorezki eramanduena. Familiari biziki atxikia,bere 8 haurrek ekarri hamaseihaur-ttipientzat baita hamalauarra-haur-ttipientzat anitz zerbitzuegin du hauen laguntzeko.Adina bilduz eta osagarriz ereahulduz zoala, hauek denekongi inguratu dute bere xahartasunean.Ehorzketa egunean,anitz jende ere etorri zaio azkenagurra egitera. Elizkizun kartsuanentzun ditugu Mirentxukamatxiri hoin amultsuki kantatudiozkan bertsuak, baita familiaguziak elgarrekin kantatu duen“Ama” Mikel Laboaren kantuederra. Doluan diren bi familierihelarazten ditugu gure doluminzintzoenak


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016