Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2020eko Agorrilaren 06a

Izturitze

Xipri ARBELBIDE 60 urte apezdela

Karia hortara, joan den igandeanAiherrako elizan emanduen esker onezko meza ederreangogotik parte hartu dugu;nola ez, badu hogeita zenbaiturte untsa baino hobeki zerbitzatzengaituela. Untsa oroit baniz,1997ko urriko lehen igandeaneman zuen meza lehen aldikotzIzturitzeko elizan, herriko bestenkarietara.Geroztik zenbat elizkizun, bataio,ezkontza, ehorzketa etafamilietako gertakarietan partehartu ote du, anitzetan jendekgaldatua eginez?Bai, Xiprik aspalditik bere lekuaegina du hemen gaindi eta ezbakarrik giristinoen artean, harremanona baitu denekin.Goresmenak zuri Xipri eta orozgainetik eskerrik beroenak egitendituzun guzientzat. Segi luzazhola!

Artetxean kantaldia

Agorrilaren 29an beharra duguhau larunbat arrastirian.AIRE ahizpa urepeldar kantarifamatuak eta Ruper ORDORIKAHegoaldeko abeslari bikaina entzutekoplazerra ukanen dugu.Izanen da ere talo eta edari.Kantaldia kanpoan iraganen daArtetxeko aitzinean. Oraindanikhitzordu hau gogoan atxik.Xehetasunak azken astekoherrian.

Antzerki

Aurten ere antzerkiaren menturabadugu herrian. Artetxeko gazteandana bat ari baita karraskanikasten. Ikusiko noiz emaitenahalko duten.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016