Herriz Herri - Lasa (NB) | 2020eko Agorrilaren 04a

Lasa

Ixtripu latza

Sute azkar baten pare hedatuda berria, uztailaren 29ko gaueanpilotan arizanik, etxerateko bidean DamienEyherabide 20 urte zituen gureherritar gazteak bizia galdu duela autokoixtripu bat ukanik. Oro harriturik ezarrigaitu, jorik, gertatua ezin sinetsiz. Ezin ahantzizkooroitzapena, Damienek zuen aurpegigozo eta sanoa, jendakina, mintza errexa, hitzbatez erraiteko gizon bat zen jadanik. Gogoazkar eta deliberatu batekin lotua zen lanariaitarekin bat eginik, gostuz, maite zuen burutikburu lanaren ongi eginik uztea. Huts handi batuzten du ororentzat eta guziz laborari munduarentzat.Mundu bat bildu da astelehen huntan Cornu jaun erretorakeman duen ehorzketetako meza hunkigarri hortarat. Pentsatzekoazen bezala, gaitzeko gazteria bildu da, dantzari, indar joko, pilotaeta errugbi kirol munduko lagunak, zoinek baino zoinek aurpegiaktristeago. Auzapezak sartzeko hitzak erranik, anitz olerki irakurtzeizan dira lagunek emanik, Aurresku ere emanik izan da, luzeegilitaike xehetasun guzien emaitea. Hilerrian aldiz Lasar kantari taldeakkantu eder bat emanik ezarria izan da familiako hilobian.Gure atxikimenduzko dolumin bizienak zaurituak diren Christelleeta Daniel aitameri, bi anaia gazteeri, aitatxi-amatxieri eta penetandagoen familia osoari. Zuri Damien ez adiorik!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016