Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Agorrilaren 06a

Senpere

Senpere

Jean-Marc Dupont-en ametsa

Izigarriko erronka gainditu nahiluke gure herritar ongi ezagunak,azaroan Atlantikako ozeanoaarraunez zeharkatzea.Balentria horren betetzeko,Kanaria ugartetik, 4700 km eginbeharko ditu Martinikara ailegatuaitzin, bakarrik bere besoenindarrez eta laguntzarik gabe.57 urterekin bere buruari desafiobat egingo du, haatik fisiko aldetikprestaketa xorrotxa eramankidu, baita ere mentalaren trebaketan.Laguntza estimagarriaemaiten dako Gwenael Bretonsoldadu ohiak, hunek dako bereitsas ontzia presta eman. Duela3 urte Atlantikoa material hunekinzeharkatu baitu. Azaroanabiatzekotan da herritarra, 70egunez inguru iharduki beharkodu, mila lanjerez betea baitaitsasoa, arriskuaz gain, kuraiakere ez dako falta egin beharko.Ekintza huni, oihartzun gehiagoemanen dugu berantago, anarteanaupa Jean-Marc!

Herriko buxetaren onartzea

Azkeneko herriko kontseiluan,aho batez bozkatua izan da2020ko aurrekontua, 22 deliberamenduaztertuak izan dira.2019ko emaitzak erakusten du1.183.866€ funtzionamendusoberakin eta 389.153€ inbestimendudefizita. Zerga bulegoarentxostena batek argitaratzendu azken hiru urteetan finantzaegoerak okerrera egin duelamodu kezkagarri batean.Gaurdanik gogoetak bideratuakdira ikusteko zer ekintzekegonkortuko duten egoera. Garrantzizkoproiektuak heldu dira,Amotzeko antolaketarekin baitaLakuan eginen den obrarekin,uraren ebakuazioak 3 milioi euroreninbestimendua sor lezake.Ororen buru zergek ez luketegoratzerik ukan behar, bertzalde61.000 euroren diru laguntzaisuriko dira 45 elkarteri, beharrenarabera. Oihaneztatze programabat ere nabaritua izan da.Heldu den kontseiluko bilkuraburuileko finkatua da.

Pilota solas

Plazer handiarekin jakin dugu,Federazioak antolaturik amaturrenxapelgoa plaza laxoanabian zaukula, formula berezibatean. Gure herritik, lehenmailan Dizabo/Bereterbidekparte hartuko dute lehen fasea,3. multzoan. Goizeko Izarran(Argain/Etchamendy) eta Airetik1 (Carricart/Jaureguiberry)izanen dituzte kontrakoak. Berrihunekin betan bertze pilotari andanaxkabat ere engaiatuak diralehiaketa askotan. Emeki-emeki,kirol munduak bere aktibitateakabian ditu, guretako errugbia,futbola, esku-baloia baita txirrindularitza.Hau guzien berri geroxago emanendugu.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016