Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Agorrilaren 06a

Uztaritze

Uztaritze

Kontseiluko biltzarra

Bilgune gelan iragan da joan denortzegunean Covid-19ak eskatzen dituenneurrien errespetatzeko eta egitaraukargatu batekin. Asko erabaki hartu dirahala nola:

Oihanari buruz egitarauarenfinantzamendua eta diru laguntzen onartzea;

Aisialdi zentroaren, eskoletako kantinaren, eskola orduz kanpokoharreraren eta aisialdi zentroko zerbitzuen prezioen finkatzea;

Toki ezberdinetan kanpoko argien mantentzeko finantzamenduaonartzea;

Konfinamendu denboran lan egin duten herriko langileeri primabaten emaitea;

Leihorrondon, Salesenbordan, Petinenean eta Hardan eginbeharrak diren bide antolaketentzat diru laguntzen onartzea;

Hautetsien formakuntza eta kontseiluan berean barne araudienonartzea.

Hauek denak aho batez onartuak izan dira. Bainan zati handienabiltzar hortan zen lehen buxetaren onartzea eta bozkatzea. DenisRouault diruzain axuantak denbora hartuz eta xehetasun guziekinaurkeztu du aurtengo urtearen diru egoera, funtzionamenduaneta inbestizamenduetan. Azpimarratu du lehentasunetan herriakzuen zorra ttipitzen ari dela urtez urte eta indarra segituko dutela.Konparaketa bat emaiteko, 2014an zorra uztariztar bakotxarentzat1399 eurotara heltzen zen; 2019an jautsia zen 823 eurotara. Oposizioosoak buxetaren kontra bozkatu du. Ohiduraz segurrenik? Zerenez da debate handirik izan, Bruno Cendrès-ek hitza hartu baduere artetan, besteak oso mutu zaudela. Ezagutu dugu lehenagoanimazio gehiago gai horrekin.Beste gai batzu ere aipatu eta bozkatu dira: ihiztariek aspaldianeskatzen duten haragi mozteko barne bati diru laguntza bat emaitea.''Uztaritze sentsu ona'' horren kontra agertu da.Arruntzako apezetxearen antolaketak eta besta edo zeremonietakogastuen ordainketak 3 abstentzio izan dituzte; hilerrien buxetakaldiz lau.Agorrilean ez da biltzarrik eginen. Ondokoa irailaren azkenortzegunean.

Elkarteen eguna

Irail hastapenean egiten da ohiduraz elkarteen eguna Bilguneinguruan. Aurten hori atxikitzea erabaki du Herriko Etxeak etairaganen da irailaren 5ean (9:00-12:00). Aldaketa bakarra ezda aurten animaziorik batere izanen edozoin alorretan. Berenlanen erakusteko elkarte bakotxak mahai bat atxikitzen ahalko dudistantziai neurriak errespetatuak izanen dira hortarako. Mahai batsegurtatzeko elkarte bakotxak Herriko Etxeari aitzinetik jakinarazibeharko du. Gai hau aipatuko dugu berriz ondoko egunetan.

Herriko Etxetik abisu

Herriko Etxeak jakinarazten du agorrilaren 15ean AndredenaMari kari ondarkintegia hetsia egonen dela bai eta ere Itsasu etaZuraidekoa. Bestalde oroitarazten ere du ondarkin berdeak (belar,sasi pikagailu eta abar...) dituzten jabeeri debekatua dela berenfuntsetan erretzea idortearekin izan daiteken arriskuengatik.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016