Ba ote dakixu? | 2020eko Agorrilaren 06a

Frantses iraultza Euskal Herrian (4/6)

Gilen Bacho

Frantses%20iraultza%20Euskal%20Herrian%20(4/6)

Frantses iraultzaEuskal Herrian (4/6)

Lapurdik eta Baxe Nafarroak ezzuten lortu beren libertateak etainstituzioak begiratzea. Zuberoanere ez, nun 46 komunitateekberen ohidurak (“konstituzio” batzuberotarrentzat) begiratu nahi zituztenbaina, hor ere, pribilegioenezeztapenak ez zuen esperantzarikutzi. Hiru euskal probintzietan,anitzek federalismoaren ideiadefendatzen zuten baina Naziobiltzarrak lurralde guzian ber antolaketaadministratiboa ezartzeaerabaki zuen. Departamenduaksortu ziren. Zatiketa administratiboberrian, Lapurdiko Biltzarrak,bere azken bilaldian (azaroaren18an), Nazio Biltzarrari Baxe Nafarroaeta Zuberoa probintziekinbateratua izaitea eskatu zion. Berdin,Bastidako biltzarrak, azaroaren28an, oinarrizko eskakizunbat bazuen: “Nafarroa Frantziansartzean Zuberoko probintziari etaLapurdiko herriari bakarrik lotuaizan daiteke”. Parisen, konstituziobatzorde bat sortu zen antolaketaadministratiboa eraikitzeko. Lehendenboretan, lekuko diputazioeriiniziatiba utzi zien. Departamenduberria lekuko etsaigoen emaitzaizan zen. Mourot, biarnes diputatuak,multzo handi bat amestenzuen, Bigorra, Landesak, IparEuskal Herria eta Biarnoa zentroan.Baina, Barère de Vieuzacek,bere harremanak ongi erabilizituen eta Bigorrarentzat departamenduttipi bat lortu zuen. Goze,Akizeko diputatuak, Aturri haraninguruan departamendu batnahi zuen sortu. Lamarque etaBasquiat-ek kasik ber proiektuadefendatu zuten, baina Zuberoaarte. Baiona multzo horren zentroanzen. Garat anaiek Uztaritzedefendatzen zuten Baionarenkontra (Baionak berdin egitenzuen Uztaritzeren kontra). Nafarroakbere existentzia galdu zuenbaina Donapaleu eta DonibaneGaraziko auzapezak beti bortizkiborrokatzen ziren jakiteko zeinzen Nafarroako hiriburua.

“Nire probintziakprotestatzen du!”

Gatazka horiek ez zuten lagundueuskaldunen eskakizuna lortzen.Nazio Biltzarrean, bilaldi erabakigarriaurtarrilaren 12an iraganzen. Konstituzio batzordeak “Nafarroa,Biarnoa eta Euskaldunenherria bateratzea departamendubakarrean” proposatu zuen biarrazoientzat: Oloroneko diozesakeuskal lurralde parte batetanautoritatea bazuen eta Nafarroakoparlamentua Pauen zen.Dominique Garat-ek bi arrapostueman zituen: lehenik, Zuberoazen bakarrik Oloroneko diozesaneta administratzaile guzien artean,apezpikuek zutela tokiko egoerenezagutza eskasena, bigarrenik,parlamentuari buruz, aitzinekoordena juridikoaren bizio bat zelaeta, justuki iraultzarengatik, kanbiatubehar zela. Euskal diputatuguziek, eta lehenik Garat anaiek,indar handi batekin, departamendubat euskaldunen herriarentzateskatu zuten. Beren argumentazioahizkuntzan oinarritzen zen.Dominique Garat-ek du lehenikborroka eraman: Euskalduneneta Biarnesen “hizkuntzen diferentziaezin gaindituzko traba batda. Proposatua den biltzea (…)ezinezkoa da”. Oloroneko apezpikuakeuskaldun anitzek frantsesaeta biarnesa bazakitela ihardetsizuen (eliteetan eta merkatarietan,biarnesarentzat sustut Amikuzeneta Zubero beherean, egia zenbaina ez populuan). Merkataritzaloturak aitzinean ekarri zituen ere.Hizkuntzari buruz, Joseph Garatekihardetsi zion bakarrik euskaraentzuten zela Euskal Herrianibiltzenzelarik. Bere argumentazioan,erran faltsuak baziren(norbaitek euskara ez zuela ikastenahal ez baldin bazen EuskalHerrian gaztetan bizi edo euskalduneketxetiarrik ez zutela!) baina,inportanteena zen Euskaldunennortasuna eta berezitasuna defendatzea.Horregatik, euskaldunekdepartamendu bat behar zutenukan. Joseph Garat-ek azkenaldi batez hitza hartu zuen, bere“kontzientzia”segituz: “Ahobatezkodeliberamendu batetan nireprobintziak protestatzen du!”. Bainaez zuten behatuko. Gainera,otsailaren 8an, departamenduberri honen lehen izena “Biarnokodepartamendua” zen! Duhartmarkesak Zuberoarentzat hitzahartu zuen: “Dekretu hori bozkatuabada, Zuberoa koleraz sutanjarriko da”. Dominique Garat-ekberriz hitza hartu zuen departamenduberri horren kontra. Otsailaren26an, “Pirinio behereko departamendu”izena bozkatu zen.Desilusio handi bat eta itzulbiderikgabeko bihurgunea zen iraultzakohistoriarentzat Ipar EuskalHerrian.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016