Hegoaldean | 2020eko Agorrilaren 06a

Agur eta ohore Joan Mari Torrealdai

Agur%20eta%20ohore%20Joan%20Mari%20Torrealdai

Euskaltzain, soziologo, kazetarieta idazle izandakoa eritasunluze baten ondorioz hil da, 77urte zituela. Zerbitzari handi batgaldu dute euskarak, euskalkulturak eta Euskal Herriak.Euskal kulturako intelektualhandienetako bat izan da, etaeuskalgintzako langile suharra,jakintza eta ekintza uztartudituena. Hurbil 60 urtekoibilbide aberatsa utzi du. Eta,heriotzaren ondotik ere zutikjarraituko dute berak sortutakoeta hazitako proiektuek; besteakbeste, Berriak, EuskaldunonEgunkariaren ordezkariegunkari nazionalak.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/08/06

Torturaren minbizia

Azken urteak minbiziarekinegin ditu Torrealdaik. 2015eanjakinarazi zuen hezur muinekominbizia zaukala. Bere bizitzakopasarte beltzenak Egunkariakasuarekin du zerikusia. EuskaldunenEgunkariako kontseilaridelegatua zela, 2003ko otsailaren20an Guardia Zibilak arrastatuzuen Egunkariako bestekide batzurekin batera. Torturakjasan zituzten eta polizialdegianjasandako torturekin lotu zuenminbizia: “Erraten nuen hezurmuineraino min egin zidatela.Hezur muinean agertu zitzaidanminbizia”. Osasun gorabeherekinegin ditu urteak, eta harenegoerak okerrera egin du azkenegunetan. Etxeko beroan hilda, senideak eta lagun hurbilakagurturik.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

Euskara eta euskal kulturaren zerbitzari

Euskararen eta euskal kulturarendefentsan, Torrealdaikeuskararen alorrean ikuspegikritikoarekin lan egin du. Euskaraestandarra eta batuarendefendatzaile sutsua ere izan da,“Herri normalizatu bat izan nahibadugu, kultura bat behar dugu,edizio bat behar dugu, aldizkaribatzuk behar ditugu, komunikabidebatzuk behar ditugu… ezindugu pentsatu bakoitzak bereeuskararekin […]euskaldunzaharrek eta euskaldun berriekulertuko duten hizkuntza bat behardugu”, Torrealdaiek zioen.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

Auzitegi Gorenak "Bateragune" auziko zigorrak baliogabetu ditu

Madrilgo Auzitegi Gorenak,"Bateragune" auziko epaiabaliogabetu du, Europako GizaEskubideen Auzitegiak 2018koazaroan kaleratutako epaiabaimenduz. Arnaldo Otegik,Rafael Diez-ek, Arkaitz Rodriguezek,Sonia Jacinto Garciaketa Miren Zabaletak jarritakohelegiteak, Gorenak ontzat hartuditu. 2012an, Gorenak 6 urte eta6 urte eta erdi arteko kartzelazigorrak ezarri zizkien, ArnaldoOtegi EH Bilduko koordinatzailenagusiari eta beste bi auzipeturi.Estrasburgoko auzitegiakkondenatu zuen Espainia, 2011nArnaldo Otegik, eta auzipetuek,Angela Murillo EspainiakoAuzitegi Nazionaleko epailearenaurka aurkeztu zuten helegitearisegidari ez egiteagatik. Espainiarjustiziak urteak behar izan dituEstrasburgoko auzitegiarenerabakiak onartzeko etaaplikatzeko.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

“Espainiar gobernuaren ekintza politikoa”

Otegirentzat Bateragunea auzia,estatu operazio bat izan zen, etaazpimarratu du zein “helburu”zituen. Garai hartan, PSOEzegoen Espainiako Gobernuan.Operazioaren xedeetako batzen, orduan “ezker abertzaleamarkatzen ari zen estrategiaaldaketa trabatzea. Beraz,bakearen aurkako operazio batzen”. Bigarren “helburua” zenestrategia horren aldeko “parioa”egin zuten “militante batzukneutralizatzea, kartzelatzea,eta zirkulaziotik kanpo uztea”.Hirugarrena, “ezker abertzaleanzatiketa” eragitea. Etalaugarrena, Otegiren erranetan,“proiektu independentista etaezkerrekoa deuseztatzea etaegiturarik gabe uztea”. 2009kourrian atxilotu zuten Otegi, zazpiurte iragan zituen kartzelan, etaorduz geroztik hamar urte bainogehiago iragan diren honetan,“Ezker abertzalea indartsuagodago, eta operazioa diseinatuzutenak, ahulago”. Iñigo Iruinhaien abokatuak jakinarazidu kalte-ordainak galdatukodituztela.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

Atera da Josu Urrutikoetxea kartzelatik

Josu Urrutikoetxea ETAko buruzagiohia Pariseko La Santé espetxetikatera da. Frantziakohiriburuko etxe batean betebeharko du zigorra, eta eskumuturrekotelematikoa eramanbeharko du. 2019ko maiatzeanarrastatu zuten. Sei hilabeterakoezarri diote etxeko atxilotzeerregimena, eta justiziakdeitutako hitzordu guzietarajoan beharko da, nortasun agiriakeman beharko ditu aldeaneta ezingo da frantziar Estatutikatera. Osasunez larri dabil Urrutikoetxea,eta osasun arrazoiakdituelakotz utzi diote espetxetikateratzen.Udazkenean, irekitadituen auzibideei aurre eginbeharko die.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

Gutienez 1.200 urte dituen zurezko kanala Añanako Gatz Haranean

Salinas de Añana Arabakogazitegian miaketa lanek,duela 1.200 bat urteko zurezkohodia aurkitu dute. Toki bereanAzken kanpainek, "Puente Palo"izeneko eremuan, iturburuenondoan, gatz ekoizpenarenjatorria aurkitzea zuten helburu.Toki horretan, burutu gabeoraindik, Neolitikoan (duela7.000 urte inguru) gatzekoizpeneanerabilitakomilaka zeramika eta ikatz zatidokumentatu aurkitu dituzte, etahorrek munduko gatz biziarenfabrika zaharrena bihurtzen duGatz Harana.


Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/08/06

Sortu berri haur baskoi baten hezurrak aurkitu dituzte Burdin Aroko herri batean

Nafarroan, Irulegiko aztarnategian,Burdin Aroko herri harresidunbatean, 34 eta 38 aste artekohaur baten hezurdura aurkitudute etxe batean. Herri baskoiazen eta Aranzadi Zientzia Elkartekokideak aztarnen aztertzekozundaketa bat egiten ari zirelatopatu zituzten umearen hezurrak.Mattin Aiestaran miaketakozuzendariak azaldu duenez,baskoientzat leku sakratua zenetxea, eta horregatik etxe barneanlurperatu zuten haurra,bertako babesean egoiteko etaez Burdin Aroan ohikoa zen bezala,gorpua erraustu eta nekropolibatean.


Irakurri segida

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016