Jainkoa bizia jendea | 2020eko Agorrilaren 06a

Apez berriak Euskal Herrian

Maite Irazoqui

Ekainaren 27an, hiru gizongazte apeztuak izan dira Baionakokatedralean. François-RegisJasnot, Alexandre Mere eta BaptistePochelu izendatuak dira Garazin,Kanbon eta Hendaian, bainanFrançois-Regis eta Baptisteoraino Erroman izanen dira berenikastaldiak segitzeko. Hiruek hautatudute euskara ikastea, jendeekingurutzatzeko hemengo mintzairanbai eta Jainkoa ospatzeko.

Katedralean iragan den zeremonian,bere predikuan, apezpikuakxeheki erran diote zer denapez izaitea Elizako legearen arabera,nola bereixtuak diren JesuKristori lotzeko, eta kontsekratuak.

Ongi etorri beroena egitendiotegu gure Herrian eta hemengoparropietan. Nahi nuke hitzbatzuz aurkeztu zer den apezalaikoen bizian. Joan den astean,dantza-kantu talde batean kanpoanafaltzen ari ginela, apez batpasatu da eta istant bat egon gurekin.Hor ziren jendeak, salbu bizpahiru,ez dira elizatiarrak bainandenak interasatuak ziren jakitekozer den apez lana, zer erran nahiduen erretor izaitea, nundik etanola etorri den gure eskualderat,eta denek aipatu dute, edo oroitzapenbat beren aspaldiko elizakourratsetan, edo katiximan ikasieta beren bizian atxiki jakitate bat.Apeza joan eta, gai hortaz solasaldiaksegitu du. Hunek agertzendu apeza ikusten delarik, galdeaketa erreakzioak sortzen direla. Ezda beraz edozoin bizi mota bat, ezeta bertze ofizio bat bezala. Jendeanitzek ez badute deus kasurikemaiten apezeri, badira bertzehainbertze edo gehiago, galdezkadirenak.

Jesusek bere ibilaldia hasizuelarik, ezkontza batzutan eginzuen lehen mirakuilua. Bazkaridenboran bere ama ohartu zelarikarnoa eskastuko zitzaiotela, Jesusekura arno bilakatu zuen, bestaongi segi zezaten. Besta ohoratzea,gazteen amodioaren lekukoizaitea, Jainkoaren hegalpeanezartzea elgarrekin lotuko dutenbizi molde hori, apezak hori denakontsekratzen du osoki.

Ondotik lagun batzu bereinguruan bildu eta, Jesusek irakatsizituen eta igorri erranez: “sendaeriak, hilak pitz, garbi legendunak,haiza deabruak. Urririk ukan duzue,urririk emazue”(1). Jendeenartean bizi da apeza, berezikibiziak kolpatu dituen artean. Nunden gaitza, nun sden sufrikarioa,nun den kanporatzea eta baztertzea,han da apeza. Ez da erranabilkuretan izan behar dela han etahemen, ez da ere errana ez duelabilkuretan ibili behar; bainan zertanari eta nola joka, zertan denlehentasuna Jesusi lotua denarentzat.

Apezak ditu sakramenduakemaiten eta hauek Jainkoarenseinaleak dira, Jainkoainterasatua dela gure biziaz, gurebizi guziaz, erakusten dute. Gertakariakalegerak edo tristeak izanditen, gure egintzak ongi egileedo bekatu eta hoben izan diten,apezak denak entzuten ditu etaJainkoari aurkezten. Ongi dabilanasustatzen du eta hobendunaartatzen, ospitalean zaurituaketa gaizki egileak artatzen direnbezala, nehori morala egin gabebainan denak errespeturekinerrezebituz.Apeza ez da epailebat, ez da batekin edo bertzearekinauzian; Jainkoaren bihotzurrikalmendutsuaren mezularida. Kofesioko sakramendu ederhorrek argitan ezartzen du Jainkoazonbat loriatzen den berebarkamena emaitean, bake osoaemaiten duen barkamena. “Jainkoakbozkario gehiago ukanen dubihozberritzen den bekatari bakarbatengatik, bihozberritze beharrikez duten lauetan hogeita hemeretzizuzenengatik baino”.

Denak elgarretaratzenditu apezak Jesusen aldareareninguruan. Maingu eta oker, gazteeta xahar, aberatsak eta pobreak,emazte eta gizonak, eri eta osagarribetean direnak, handi mandieta umilak, bizi molde ezberdinguziak, denen artzaina da, denakJainkoaren haur direnaz geroz.Nehor kanporatu gabe, nehorbaztertugabe, hor egiten duapezak komunionea eta Jainkoaeskertzen “Eukaristia” hitzak errannahi duen bezala.

Bai zinez ongi etorri Jainkoarenizenean heldu direnapezeri!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016