Orotarik | 2020eko Agorrilaren 06a

Gisèle Halimi feminista abokata hil da

GisAle%20Halimi%20feminista%20abokata%20hil%20da

Abokata, idazlea eta politikanengaiatua zen, joan den astean93 urtetan hil da. Tunisiako familiaxume batean sortu zen, eskolaeta irakurtzea maite izanezikasketak egin zituen. Bainangarai hortan Tunisian egoerapolitikoa dorpea zen, (1938)Tunis-en ezagutu zuen manifestaziobat, nun polizak kargatuzuen manifestarietan hilak eraginez.11 urteko neska gazteamarkatua izan zen, berak erraitenzuen hain segur kontzientziahartze bat ukan zuela ikusteantunisiarrek beren buruarenjabe izaiteko nahikaria zutela.

Parisen abokatu ikasketakegin ondoan, 1949an Tunis-enplantatu zen, sindikalistak etatunisiar independentistak defenditzenzituela. Salatu zuenpolizaren jarrera, tortura erabiliabaitzen, horrengatik bera erearrastatua izan zen. Egin duenelkarrizketa batean irakurtzenahal da: “Injustizia fisikoa neretzatjasan ezina da. Nere bizitzahorrela laburbiltzen ahal da.Dena hasi da arabiarren mespretxuarekin,ondotik juduena,gero kolonizatuena, gero emazteena”.

1971n “Emazteen kausa hautatu”deitu elkartea sortu zuen,Simone de Beauvoir berekin zagoela.Urte berean bere buruaezagutarazi zuen, 343 emaztekmanifestu bat idatzi eta izenpetubaitzuten publikoki abortatuzutela adieraziz. Partez,mugimendu horri esker, SimoneVeil-ek 4 urte berantago (1975)abortamenduaren zigorgabetzelegea pasarazi zuen.

Garai berdinean, 1970ean Burgos-eko auzia zela eta, partehartu zuen, Giza EskubideenNazioarteko Federazioak behatzailebezala igorririk. Ondotik“Le procés de Burgos” liburuaidatzi zuen, auzi horren berriemaiteko, aitzinsolasa Jean-Paul Sartrek egin zuena.Geroztik beti segitu du emaztemilitante bezala, beti jendexumea defendatuz. Azken denborahauetan, ATTAC (Associationpour la taxation des transactionsfinancières et pour l’actioncitoyenne) mugimenduko kidezen.

Bere bizian ukan duen damubakarra, 3 seme ukanez nahikozuen neska bat ukan, ikustekobere engaiamendu feministaegokituko zuen betidanik aldarrikatuzuenari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3556. zbk

Gure Hitza | 2020/08/06

HITZAK PIZATUZ

Jean-Louis Harignordoquy

Idazleek eta hizlariek bezala, bertsulariokhitzaren erran-nahiari garrantzi handiaemaiten diogu. Egia da bat-bateko bertsusaioetan, errimak eta doinuaren neurriaerrespetatu beharrak zonbait aldiz ustegabeaneremanki gaituela, testuingurutik kanpokohitz batzuen erabiltzera.Bainan gertakari berezietan, bietan kasueginez ibiltzen gira.Jan Battitt Bidart-Kuxkurrioren ehorzketetankantatu bigarren bertsuko lerro batek hauxezion:“Bizitza batek ekartzen baitu plazer bezenbatdolore”.Irarkolako ordenagailu batetik gure astekarimaitean, Bizitza hitzaren lekuan Bisita aterazen, eta ondorioz lerroaren sentsua osokialdatu.

Hara orain zuzentzea egina.Hitzen pizatzea gaurko mintzagaitzat hartudutanaz geroz, baliatzen naiz erraiteko geroeta maizago entzuten ditugula normaleaneta bortxaz.Normalean-en orde, erabil ditaike normalki,edo oraino euskaldunago eta pollitago den Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016