Azalekoa | 2020eko Irailaren 10a

“30 urteko kondenak, aski da!”

a€œ30%20urteko%20kondenak_%20aski%20da!a€

Irailaren 19an, lema horren pean, Bake Bidea, Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko mugimendu zibilak eta Bake Artisauak mugimenduek mobilizaziorako deialdia zabaldu dute. Anaiz Funosas Bake Bideko presidentearekin bildu gira, euskal preso politikoen egoera zertan den eta egun horren xedea zein den jakiteko.

Euskal preso politikoen egoera

Orotara 230 preso daude, horietan 34Frantses estatuan. Anaiz Funosak azaltzenzaukun horietan anitz urteren zigorrakondena dutenak badirela. Adibide konkretuaemanez, Jakes Esnal, Xistor Haranburueta Ion Parot-en kasuak, 30 urte bainogehiago kartzelan direlakoz. Bake Bidekoordezkariak, kezkaturik, galdera pausatzenzuela: “zigorra hiltzeraino bete behar otedute?”. Bestalde zioen, preso politikoetaneri daudenak ez direla ahantzi behar, IbanFernandez Iradiren kasua oroitaraziz, plakaesklerosia duelakoz.Covid-19ak ez ditu gauzak erreztu, familienbisitak oztopatuak izanez, presoak bakartuaksentitu baitira. Izurrite garaian, presoeriburuz Frantses Estatuak salbuespen neurribatzuk plantan jarri ditu, baina maluruski ezdela holakorik gertatu euskal presoentzat,Anaiz Funosas damutzen zen.

Bake prozesuaren urratsak

2011n ETAk behin betiko armen uztea erabakizuen. Urte berean Donostian, Aietekokonferentzian, politikari eta mugimendudesberdinetako ordezkariak elkartu ziren,bai eta nazioarteko aditu batzuk ere etorriziren, Euskal Herrian bake prozesuari urratsberri baten emaiteko. Frantses eta Espainiakoestatuenganik aitzinamendu guti ikusiz,2016ko abenduan beste gertakari batekbazterrak inarrosi zituen. ETAren armagabetzealaguntzeko, Luhuson 5 pertsonaarrastatuak izan ziren, jendarte zibilarenihardukitze handi bat sortu zuela. Ipar EuskalHerriko hautetsi anitz ere hurbildu ziren,600 batek gutun bat izenpetu zuten frantsesgobernuari bidalia izan zena. Beste mobilizazioanitz antolatu dira, Parisera arte, manifestaziobat antolatuz (2017), hemen bereangiza kate eta foru batzuk ere eginak izandira. Gertakari horiek bultzatu dute delegaziobaten osatzea, frantses gobernuarekinhitz egiteko gisan, tokiko hautetsi eta mugimenduetakopertsonez osatua.

Orain zertan gira?

Aitzin-pausu batzuk eginak izan badira ere,preso diren gizonak Euskal Herritik hurbilduz,emazteentzat ez baita egokia denkartzelarik, gauzak oztopatuak direla zioenAnaiz Funosas-ek. Bake Bideko presidenteaarranguratua agertu da, bereziki frantsesjustiziaren jarreraz. Epaileek onartzen dutelarikbaldintza pean preso batzuen askatzea,berehala prokuradorearen helegiteakjartzen direla, “harresi baten aitzinean uztengaitu” adierazten zuela. Justiziak duen eraginpolitiko handia damugarria dela zioen,“alta baldintza guziak beteak direlarik aldaketasano baten alde” gehitzen zuela.Memento berean, Ipar Euskal Herrian gaihorren inguruan kontsensu handi bat badela,aktatua dena, azpimarratzen zuen.Justizia ministroaren aldatzeak zerbait berritasunekarri duenez galdin diogu. “Ez duministro batek erabakitzen, edozein izan,mugak ditu, erabaki politikoa da” erantzutenzuela. Hortarako, hautetsiekin batera,jendarte zibiliaren mobilizazioa beharrezkoadela zioen.

Irailaren 19ko mobilizazio eguna

“Zigorra hiltzeraino bete? 30 urte aski da!”.Oztopoz jositako bidea: euskal jendarte zibilaksustengaturik, bake prozesua blokatzeegoera batean izanez, presoen inguruan aridiren bi elkarteek nahi izan dute berriro mobilizazioegun bat antolatu. Irailaren 19an,larunbat horretan, hitzordua emana da IparEuskal Herriko 3 gunetan, autokarabana batenbidez Baionara heltzeko. Lehena Zuberotikabiatuko da Donapaleun gaindi ibiliz.Bestea Donibane Garazitik gaindi... Uztaritzezeharkatzen duela eta azkena Hendaiatikabiatuko da, denek Baionako suprefeturaaitzinean bururatzeko. Abiatu aitzintoki bakoitzean adierazpenak eginen dira,tokiko herritarrek entzungai izaiteko gisan.Egitaraua: tokiko elkarretaratzeak eta ekimenak(11:00-13:00); autokarabanen ibilaldia(12:30-14:30); Suprefeturan mobilizazioa(15:30-16:00).Bake Bideko presidenteak zioen, beste mobilizaziofase batean sartuko direla, pre soeninguruan diren arrangurak konponduakizaiteko gisan.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/09/10

Koalizio-gobernurako akordioa

Iñigo Urkullu lehendakariak, AndoniOrtuzar EAJren Euskadi BuruBatzar-ko presidenteak eta IdoiaMendia PSE-EEko idazkari nagusiakkoalizio-gobernua osatzekohitzarmena sinatu dute irailaren1ean.Itunaren helburu nagusia Euskadirenberregituratze ekonomikoaeta soziala izanen da, oinarrizkozerbitzu publikoak, osagarria, bertzeakbertze, defendatu eta indartuz.Hots, autogobernuaren ardatzakoronabirusak eragin duen krisiariburu egitea izanen da.Ildo horretan, hazkunde jasangarrirakoestrategia onartzea adostudute, langabezia tasa lehenbailehen%10etik behera ekartzekoxedez. Fiskalitatea ere berrikusikoomen dute. Halaber, legegintzaldihonetan “belaunaldi berri baterako”Estatutu berria adosteko engaiamenduahartu dute bi alderdiek.


Irakurri segida

Azalekoa | 2020/09/10

Beskoitze

Beskoitze

OINAK ARIN: 60 urte 2021ean

Eta bai!! Oraindanik taldeko gazteakgertakari horren antolatzenhasi zaizkigu. Pentsatzen dugunbezala ez baita egunetik biharamuneraholako urtebetze batprestatzen. Parte hartzaile etaospakizunen aldetik, sorpresaanitz izanen omen dira. Ikusgarriberezi bat prestatzen daukute,sorkuntza hutsa, osoki euskaraz,liburuxkak izanen direlarikerdaraz, denek segitzeko gisan.Iduriz egun hori agorrilaren21eko litaike, 60 urtez OinakArin taldean dantzari eta musikariparrasta bat pasatu baitira.Momentuko 30 musikarik eta100 bat dantzarik parte hartzekobaimena emana dute.Antola tzaileek jakinaraztendute posible dela oraino partehartzeko izena emaitea, telefonozedo mailez helbide hauetara:oinakarin@gmail.com edo07.78.15.25.96 / 07.82.84.29.24.Bainan ere lehen biltzar nagusiratetorriz urriaren 4an (10:00),Ezkaratza gelan, Lokarri gunean.

Beraz dantzari ohi...

Irakurri segida

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016