Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Irailaren 10a

Aiherra

Aiherra

Heriotze: Louis Castanier

Garakotxebordan bizi zen LouisCastanier (Loulou deitzen genuen)bat batean supituki zenduda, arrabotsik egin gabe. 70 urtezituen. Denboran Ginette bereemazte zenarekin Hazparne Elizaberrikoostatua atxiki zuten.Gero Euskal Herritik kanpo joanziren lan beraren egitera, zonbeiturte berantago Lohitzunekoostatuaren kudeantza berengain hartu zuten, segur badutelazonbait apairu prestaturiketa zerbitzaturik. Duela urte bat,manera berean Ginette bereemaztea galdu zuen. Sukaldaribiziki onaren eta arraileria maitezuenaren oroitzapena uztendauku. Hunen gorputza atzoerraustegira ereman zuten.Gure doluminak Paule etaMarie-Noëlle bere 2 alaberieta hauen familieri, Castanier,Barbier, Santoro, Levaillant,Thiongane eta Arotçarenafamilieri.

Euskaraldiari buruzko bilkura,ortziralean herriko jantegian

EUSKARALDIAren 2. edizioaazaroaren 20tik abenduaren 4rairagan beharra da. Karia hortaraheldu den ortziralean (19:30),herriko jantegian antolatzenduen informazio bilkurara, tokikoEuskaraldia batzordeakeuskara mintzatzen eta konprenitzenduten herritarrak gomitatzenditu. Kanpaina hunen helburuada euskararen erabilpenaindartzea, handitzea, hots euskaraikasten dutenak eta euskaradakitenak hunen erabiltzenlaguntzea. Ongi etorri deneri!

Dantza errepikak joan denortziralean hasiak

Herritar guzieri irekiak direndantza saioak, herriko plazan,joan den ortziral arratsean hasiziren. Herritar multxo pollitahurbildu zen, 40 bat adin guzietakoak,eta hemendik goiti hilabeteanbehin bilduko dira tokiberean denbora ederra izanezedo Denen Etxean euria balitz.Dantza saioak edozein herritarreriirekiak dira. Ondoko errepikaurriaren 2an eginen da,hilabeteko lehen ostiralez.

Xalbat Duhalde etaMattin Echevertz txapeldun

Xalbat Duhalde eta Mattin Echevertzherritarrak berriz ere Frantziakotxapeldun ditugu, eskuhuska gaztetxoen mailan. Donaixtikoplazan joan den astelehenarratsaldean Pette Hontas(hau Julen Lanouguererenordez) eta Txomin Sallaberrenbordexiberotarrak garaitu zituzten,30 eta 19 nagusituz Maulekoekipari.Biba zuek eta aupa ABARRATIApilota batasuna!!

Mattin Durruty eta XabiHarguindeguy finalean

Abarratia pilota batasuna lorietandugu, Mattin Durruty etaXabi Harguindeguy Frantziakotxapelketaren kondu, plazalaxoan finalera hupatu baitira.Joan den larunbat arratsaldean,Hazparneko plazan, DenekBateko Remi Darguy eta ClémentErguy 30 eta 15 garaituzituzten. Heldu den igandean,Donapaleuko plazan, finalean,Itsasuko Xabi Carricart eta EstebeParachu parean ukanendituzte. Final hau arratsaldeko3ak e’terdietan hasiko da, lehenmailakoen finala aitzin. Xantzaon Mattin eta Xabi!

AbisuekinOdol emaitea Aiherran: Odolemaite zentroak jakinaraztendu, Aiherrako Denen Etxean,odola emaiten ahalko dela irailaren15ean, asteartez (8:00-11:30) eta irailaren 16an,asteazkenez (15:00-19:00).

2 langile xerkatzen: Oier etaKarine Gozategia jatetxearen 2kudeatzaileek, 2 langile xerkatzendituzte, denbora osoz, batsukaldariaren lagun gisa etabestea ostatuan zerbitzatzeko.Interesatua dena harremanetansar dadila zenbaki huntara deituz:05 59 55 02 13.

Gozategia Kantuz irailaren18an: ostiral arratsarekin, “GozategiaKantuz” Nat eta Watsonmusikari eta kantariekin (19:00-22:00), denbora ederra izanezostatu barnean eta kanpoan,denbora txarra izanez ostatubarnean (50 toki). Etorri kantatzekogogoarekin!!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016