Herriz Herri - Arhantsusi (NB) | 2020eko Irailaren 09a

Arhantsusi

PL

Dolu eta gogoeta

Jakin dugu Kaliforniako Chinoherrian, Marie Jeanne Indaburuzendu dela, sortzez MercapideElgarteko alaba, 86 urtetan. Elgarteanbaziren 11 haurride etaOztibarreko familia ederrenetarikizan da. Etxetiarrak ziren etanagusiari erdiak emanez familiahazi dute. Sei haurridek Oztibarrenberean beren familia moldatudute, biek Kalifornian eta hirukhemen gaindi. Denak osagarrionekoak eta langileak; biga dirabizi. 1960ko urte inguru heietanlur berri anitz egin zenean, oroitgira nola anai zonbait ari izanziren, udan Lurden sasoina egineta, neguan egur egiten aizkora,trenka sega eta burdin ziriekin.Orduan ez zen “tronçonneuse”tresnarik, ez eta “week-end”hitza ezagutzen, igandea zelarikbakarrik pausa eguna.

Orain gazte batzuk pentsatukodute: “Bainan nundik ateratzenzuten bizitzekoa?”. Sinple da;gauza guti erosten zuten; ez zagongasarik, ez elektrikarik pagatzeko; jatekoa etxen bereanartatzen zen; urdeak oihanetangizentzen ziren ezkur eta gaztainetan; gero kanpoan ikusten zirenahate, antzara, oilo eta sasupetarik, oilo koloka batzu ereateratzen ziren beren xitoekin,geroa segurtatuz. Fruitu nahikoabazen eta urte oroz. Aldiz, orainbada zerbait joan ez denik, edolandare haiek galdu dira edo eritasunakhunkiak dira? Gaztainakere jaten ziren 5 hilabetez sagarnoarekin.Gainerat bazen bestejanari bat, arras sanoa; argikojoaiten ziren arma eta xakurrahartu eta, istant batez biltzenzituztela erbi eta lapin, apairu onbaten egitekoa, batzuk isilkiagoharrapatzen zituztelarik lakioedo zepoetan.

Ondotik, haurrak gotortzen zirelarik,laneko, eskola etxean eginik,mutil edo sehi joaiten zirenberen geroa segurtatu aitzin.Orduan, gazte guti zen eskolatzen,ez baitzen ahalik pagatzeko,nahiz berdin ohorezki biziizan diren.

Uste dut, egun familia eder batenaipatzeko parada ukan dugula,zazpi gogoeten egitekoabadelarik konparatuz orainkoarekin.

Bururatzeko Mercapide familiaederrari gure agurrik beroena.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016