Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Irailaren 10a

Bidarrai

Heriotze

Joan den astean zendu zaiguZubiburuko René Sangla. 88urte bete beharrak zituen urteondarrean. Minbizia zaukan etaurtetsu bat huntan KanbokoArditeia xaharretxera erretiratuazen. Baionakoa zen sortzez.Haurtzaroa eta gaztaroa Beskoitzenlehenik eta gero Mugerreniragan zituen familiarekin.Zubiburuko Jeaninekin ezkon-durik, Bordelera joan ziren etahan pastizerian egin zuten lan,René ofizioz pastizegilea izanki.Handik Miarritzera jin ziren. Etaerretreta hartzean, Bidarrairat.Duela bost urte galdu zuen Jeaninebizilaguna, buruilean huraere. Renéren gorputza Miarritzekoerraustegian erraustuaizan da asteazken huntan. Guredoluminik bizienak hemendikZubiburuko familiari.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016