Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Irailaren 10a

Heleta

Herritarra

Goresmenak – Berriki Josepheta Mayi Darraidouk berenurrezko esposak ospatu dituzte.Gauza ederra mende erdi batenburuan lerden lerdena ikustea.Ba omen dira bertze batzu ereegitera doatzila, eguna ezin berexizari. Goresmenak!Segida berean nahi diozkatXipri apezari ere goresmenakhelarazi, Heletako elizan, duela60 urte apeztu baitzen. Geroztikzonbat lan ez du egin eta egiten!Atxik luzaz dukan predikuetakoxixta eta urratsaren brixta!

Mezak – Ibiakoitzean Armendaritzen(18:00). Igandean Iholdin(9:00), Mehainen (10:30).


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016