Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2020eko Irailaren 10a

Irisarri

Ezkontza - Agorrilaren 29an Irisarrikoelizan elgarretaratu diraLora Etxebazter herritarra etaMathieu Oxarango donoztiritarra.Mathieu Irisarriko esku baloitaldeko kapitaina da. Senperen,Inharrian, eguna bururatuda. Lora Baionan ari da laneanpsikomotor da eta Mathieu mementoan Maulen. Laster Donoztirinlaborantxan etxeko segidahartuko du. Oharmen bat, Pier-Pol aitak, aldi huntan ur etaarnoaren orde, alaba aldareratbaitu lagundu.Goresmenak bien gurasoeri etabikote gazteak bizia segi dezalaairoski!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016