Herriz Herri - Lekorne (L) | 2020eko Irailaren 10a

Lekorne

Lekorne

Herriko bestak ezeztatuak

Covid garai honetan, LekornekoHerriko Etxeak eta bestakomiteak, herriko bestakezeztatzea erabaki dute. Halaere, erabakia izan da, irailaren20an, igande goizean pala torneokofinalak iraganen direla.Partiden tenoreak: haurren saila(08:30), 3. saila (09:30), 2. saila(10:30) eta 1. saila (11:30) iraganendira. Final horien ondotik,ostatuek aingira bazkariaproposatuko dute herritarreri.Lekuen ukaiteko ahal bezainlaster erreserbatu behar da,jatetxe hauetan: Etchebarne05-59-29-62-63 edo Dermit05-59-29-62-61.

Bertsu afaria

Hala ere izanen da animazioa,irailaren 18an, ortziralean(20:00), bertsu afaria Etxebarneostatuan proposatua zaizue. Horizanen dira: Maddi Sarasua, RamuntxoChristy eta Ortzi Idoate;gai emaile Xan Alkhat izanen delarik.Afaria aitzin emanaldi ttipibat haurreri zuzendua emanaizanen da.

Dantza

Urtsuko Xoriak dantza taldeak,asteazkenarekin, irailaren 23ansartzea eginen du. ErrepikakHodialdean iraganen dira osasunprotokoloaren ildotik, behardiren baimen eta neurriekin.

Eskola sartzea

Gure herrikohaurrek ere eskolako bidea hartudute, zenbaitzu kontent lagunakberriz atzemaitea, beste batzu tripakominekin. Aste bat pasaturik oraindenak laneko gogoarekin laneanhasiak dira.Eskola publikoan: Makean 41ikasle dira ama-eskolatik CP arteeta Lekornekoan 58 haur CE1etikCM2 arte. Baigura ikastolan 54ikaslek segitzen dute, beste herriauzoetatik ere heldu direla.

Pilota Airetik

Plaza laxoko xapelketan, finaleanditugu Airetik-eko luhustarrak. Halanola, gazteetan Urruñako plazan,ortzirale huntan, Ximun Hiriart etaPatxi Jauregiberri finalean arikodira.Igande huntan, lehen mailan DonapaleunJon Carricart eta Iban Jauregiberri,Noizbaiteko Manu Etxemendi eta Beñat Maitiaren kontraariko dira.



Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016