Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Irailaren 10a

Senpere

Senpere

Ikasgai laguntza

Talde gotor batenosatzeko, ikasgaietan laguntzaemaiteko, CPtik CM2rat beharretandiren ikaslendako, borondateon guzieri deia egina zaie. Astelehen,astearte, ortzegun eta ortziraletan(17:00-18:00), iraganendira laguntza ariketak. Segur nagobadirela, bereziki erretretadunmunduan, zoinbait astia dutenazerbitzu onugarri hunen betetzeko.Izen emaiteak eta xehetasungehiago, Zerbitzu Anitzetako plataforman(Posta gainean): 05-59-54-58-21 edo ikasgai laguntzarenkoordina tzailearekin, Pascale Bonnehon:06-12-29-33-81.

Jean Valjean ostiralean

Azkenean,sei hilabetez ateak hetsirikegon ondoan, Jean Valjean antzerkiairailaren 11n (19:30), Larrekokulturguneak errezebitukodu. Gizon hau “Les Misérables”eleberriaren, Cosettekin betan,protagonista nagusia da. Gaur,Cosette joana da eta Jean-ek,bakarrik taula gainean, izigarrikosekretu batzu salatzen ditu. Publikoakgozatzeko parada balukeVictor-Hugoren obraren zati batdeskubritzen ahalko baitu, antzerkimoduan. Oren baten iraupena,prezioa 16€ helduentzat, 10€ikasle eta haurrentzat, erreserbakturismo bulegoetan baita lekuanbertan. Antolatzaile, SenperekoKultur eta Ondare elkartea da.

Dolu

Joan den ortzegunean, elizkizunkartsu eta ongi kantatuarekin,jendalde pollit baten parte hartzearekin,Xan Saint Jean ehor tziaizan da. Urguri Xaldareneko semehau, 84 urterekin joan da, hustebaino lasterrago, osagarriz ez zenazkar ibilki. Aljeriako gerla ondotik,Herriko-Etxeko idaz kari lanetanaritu da herritar anitz errezebituzeta aholkuak emanez. Ber denboraneta luzaz Mayie bere emaztearekinGroupamarendako lan egindute, bereziki laborariekin. Bertzalde,Xan Ithourria aitzin, garaibatean, Herria astekarian herrikoberri emailea izan da. Gainera elizakourratseri eta euskal kantuaribiziki atxikia zen. Xaldarenean hutshandia egonen da.Astekari hunen izenean, doluzkoagurrak igortzen ditugu, Mayi bereemazteari, Thierry, Mirentxu etaPanpili haurreri, baita hauen familiaeta ahaide guzieri.

Abuztuko sortze eta heriotze

Herriko-Etxetik agorrilean bisortze seinalatuak izan zauzkigu:Mael Ansalas Karrikariso Bi karrikaneta Leiane Souharse Tanburineneakarrika itsuan.Herritar berri hauek bizitza urosbat eraman dezatela eta zorionakburasoeri.

Heriotzeen aldetik, Xavier Estaynou34 urte, Serge Lejeune 71urte, Jean Zubieta (Kriso) 78 urteeta Xan Saint Jean 84 urterekin.Dolumin bizienak penetan uztendituzten guzieri.

Pilota solas - Joan den igandeanHazparneko pilota plazan, gureherritarrak, Dizabo-Bereterbide,esku-huska amaturren Frantziakolehen mailako finalerdietan ariziren. Orain arte biziki xapelketapolita eraman dute eta esperantzahandiarekin sartu dira plazan,Airetik-eko Carricart-Jaureguiberrybikotearen kontra. Partida parekatuairagan da 20 puntu arte, bainanemeki-emeki Makea-Luhusokoekgaina hartu dute eta partidaeskuratu 30/23. Beste talde batzuere ari ziren palantxan, xisteran etaesku-huska 2. mailan, maleruskiberen xapelketa denek finalerdietanutzi dute. Halere orokorkiaitortzekoa da, herrian pilota ongibizirik dagoela, bereziki entrenatzaileeriesker, hauen lana ospatzekoabaita.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016