Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Irailaren 10a

Uztaritze

Uztaritze

Diamantezko ezteiak

Noizeanbehin gertatzen da eta Uztaritzenjoan den larunbat goizean oraikoanbat baginuen. Maitasunakurteetan barna ez baitu mugarik,biak uztariztarrak direla Mattineta Mayi Sallaberry (hau sortzezSistiague) Orok Bat etxeguneanbizi direnek ospatu dituzteberen diamantezko ezteiak (60urte esposaturik). 1960ko ekainaren18a hautatu zuen bikotehunek beren amodioa finkatzeko,elizaren eta lekukoen aitzinean.Diamantezko eztei egunhau (Covid-19a zelako ekainetikgibelatua) Jondoni Bixintxo elizanmeza batekin hasi da. Bikotehunek hiru haur izan ditu, berenaldetik familiatuak direnak. Mezabat behar zuten bezalakoa antolatudiote Jean-Michel Barnetcheerretorak. Meza hortan lehenhelburua izan da Jainkoari eskerrenbihurtzea, beharbada ez baitugugure bizian aski pentsatzengauza horieri. Bere lan denboragehiena Mattinek Duhalde enpresanpasatu du eta Mayik aldizherriko kantinako zerbitzuan.Meza ondoan, Jatsuko Pourteaujatetxean, sinpleki bikoteaeta beren inguruko guziak bildudira zintzur bustitze eta bazkarigoxo batentzat. Goresmenaketa zorion agiantzak oraino urteluzetan zueri Mattin eta Mayi.

Elkarteen eguna

Joan denlarunbat goizean iragan da berazelkarteen eguna Bilgunekoaparkalekuan, aro ezti bat lagun.Aitzineko urtetarik askoz elkartegutiago ziren beren mahaia atxikidutenak (19 ziren aurten orotara),bainan gaurko egoerarekinpentsa zitaiken. Publikoa ereibili da gutiago halere. Erakusmahaiguziak kanpoan emanakziren Covid-19 izurriteak eskatzendituen baldintzak errespetatuz.Ohidurazko ekitaldi berezirikere ez da izan. Hits aire batemaiten zuen nahiz umore onaagertzen zen elkarte bakotxean.Bukaeran halere hautetsiak, auzapezatikhaste, pozik zaudenegun horren iraganarekin. Agiandatorren urtean denak hobekijoanen direlako itxaropenarekin,atxik dezagun beraz fede etaesperantza.

Herriko Etxetik abisu

HerrikoEtxearen eta herriko sozial ekintzenzerbitzuetaz, Herriko Etxeakzonbait argitasun jakinaraztenditu. Irailaren 7tik haste Gaztelondoan(orain arte sartzea mugatuabaitzen) libre izanen daberriz astelehenetik ortziralera(8:30-12:00 eta 13:30-17:00).Libre bainan bai gaurko egoerakeskatzen dituen neurriak errespetatuzadibidez: beti maskaderrigorrezkoa izanen da; betibulegoetan sartzean gel hidroalkoholikobotoilatxo bat izanenda; hiru pertsona gehienik bulegobakotxean; jende bakotxarenartean metra bat edo gehiagodistantziaren errespetatzea. Zerbitzuzonbaitentzat beharrezkoizanen da hitzordu bat aitzinetikhartzea: www.ustaritz.fr webgunean,horietan: ezkontzarakodosieren pausatzea; sortzeendeklarapena; PACS horien erregistratzea;hilerrientzat eskaerak;eskoletan sartzeko izenemaiteak eta sozial ekitaldiak.Orohar neurri zorrotzak bainanjendeak konprenituko duelakoesperantzan.

Dantzarien Biltzarra

IparraldekoDantzarien Biltzarrakegun pasa bat proposatzen duheldu den larunbat huntan, irailaren12an, Lapurdi eta Baxenafarroakodantza taldeetakoirakasleri (9:30-15:00), Lapurdigelan. Helburua dantzari elkarteenarteko ezagutzak egiteaeta gaurko egoeran nola jokatuaztertzea. Ongi etorri deneri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016