Ba ote dakixu? | 2020eko Irailaren 10a

Gernikatik... Arroxelara, infernutik... “Etxe zoriontsura”

Gilen Bacho

Gernikatik...%20Arroxelara_%20infernutik...%20a€œEtxe%20zoriontsuraa€

Joan den astean, Azkainekohaurren zorte dramatikoa,frantses iraultzaren denboran,aipatu nuen. Mende bat eta erdigeroago, gizadia ez zen bizikiaitzinatu eta mugaren bestealdean haur anitzek gerlarenizigarrikeria bizi zuten. Dakigunbezala, 1937an, gerla zibilakHegoaldea eta Espainia odoleztatzenzituen. Apirilaren 26an,Gernika bonbardatua izan zen.Frankistek ordenatu zuten etaalemanek eta italiarrek egin.Aliantza faxista bat Gernika,euskaldunen libertatearen sinboloaden hiria, suntsitzeko etabiztanleak (haurrak, emazteak,adinekoak, gizonak), merkatuaneta defentsarik gabe zirenakhiltzeko. Ez zen masakrebakarra, anitz izan ziren EuskalHerri guzian aste hartan.Zibilentzat, itsasoa ihesbidebakarra zen. Itsas joan-jinkariakantolatuak ziren hegoaldetikBordele eta Arroxela arte. Itsasontzianitzek bide hori hartukozuten.

Batzuetan, baldintzakdeitoragarriak ziren (kabinarikgabe, haurrak pilaka metaturikitsasontzi zubian, komunarikgabe, hiru egun eta gauez…).Horietan, bazen “Habana” itsasontziezagunena, nun baldintzakpixka bat hobeak ziren.Maiatzaren 7an, Arroxelara (“LaPallice” portuan) heldu zen,bornuan 2.800 errefuxiatu ziren,haietan 2.400 haur. Frantzian,Frente Popularraren epoka zen,lehen opor ordainduekin etaudalekuen garatzearekin. Haureuskaldunen harrera udalekuenlokaletan antolatua izanzen. Oleron islan, haurrak hiruetxetan errezebituak izan ziren.Haur gutik Arroxelako dorreakikusi zituzten. Portura heldu eta,haurrek apairu bat ukan zuten,osagarri azterketa bat pasatu,txertatzeak egin eta berriz ontziratuOleron islarat buruz abiatzeko(beste batzuk, Vendée edoDeux Sèvres departamenduetarainotreina hartu zuten).

Boyardvilleko“Etxe zoriontsua”

450 haur zuzenki Boyardvilleko“Etxe zoriontsuan” (CGT sindikatukoetxe bat), Oleron islan,errezebituak izan ziren. Haurguziak traumatizatuak ziren, burasoenganikbereiziak izan ziren(haur gehienek bidaia bakarrikegin zuten, burasorik gabe) etagerlaren izigarrikeriak ikusi zituzten.Zorionez, “Etxe zoriontsuan”memento ederrak pasatukozituzten. Baina, ez zirenluzaz egonen. Anitzek OkzitaniakoTolosako herrialdera igorriakizanen ziren. Eta 1939an,gerla hasi zelarik Frantzian,Francok, poderean instalatueta, haur horien itzultzea eskatuzuen. Jacques Perruchon-ek(izigarri guti ezaguna den episodiohorri buruz liburu bat idatziduen autoreak, “Réfugiés espagnolsen Charente-Maritime (etDeux-Sèvres) 1936-1945)”, nireiturria artikulu honentzat) horhaurren hatza galtzen du. Bereustez, anitz haur familia frankistetanadoptatuak izan ziren, berenegiazko burasoak sekulanberriz ikusi gabe. Batzuek, halere,Frantzian beren bizia eginzuten, Bretainia arte.

KanpamenduakMontguyon eta Montendrehirietan idekiak izan ziren,nun jada, gerla zibila aitzin,udazkeneko mahas biltzeetaneuskaldun eta espainol sasoilarianitz jiten ziren. Horretako,errefuxiatuak ongi errezebituakizan ziren Saintonge herrialdean,eta batzuk hor egonziren gerlaren ondotik. 2012kourriaren 11n, zeremonia batantolatua izan zen (“JubiladosEvacuados de la Guerra Civil”elkarteak antolaturik) Boyardvilleko“Etxe zoriontsuan” nunoroitarri bat pausatua izan zen(testu batekin frantsesez, espainolezeta euskaraz) eta esposiziobat egin. “Habana” itsasontzikoerrefuxiatuak, oraindikbizi zeudenak, gomitatuak izanziren. Batzuk sekulan ez zirenberriz jin leku horretara. Emoziohandi batekin berriz ibili ziren“Etxe zoriontsu”-ko lehengolokaletan, partilulazki jangelan,nun, 75 urte lehenago, 5 edo8 urtetan, lagunekin jan, irri etajostetan ari izan ziren gerlarentraumatismoa garaitzeko, bizitzaberri bat eraikitzeko asmoz


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016