Euskal diaspora | 2020eko Irailaren 10a

Euskal Diasporaren Eguna, Chinoko Piknik Birtuala eta SFko "Drive Through"

Joseba Etxarri

Euskal%20Diasporaren%20Eguna_%20Chinoko%20Piknik%20Birtuala%20eta%20SFko%20Drive%20Through

ORMAIZTEGI, GIPUZKOA.

Gipuzkoabarneko herri hortan eginda joan den asteartean --irailaren8an-- aurtengo Euskal DiasporarenEguneko ekitaldi instituzionala,Urkullu lehendakaria buru.Koronabirusaren karietara lekuakmugaturik, antzerki bat egin duteIparragirrez --aurten GernikakoArbolaren egilea sortu zela berrehunurte ospatzen ari direlarik--eta, txistulariak han berean zuzeneanairea joz, bideo baten bidezdantzari ukan dituzte Diasporakohainbat euskal etxe eta dantza taldetakodantzariak, besteak besteTxile, Suitza, San Frantzisko, SaltLake City, Buenos Aires, Mar delPlata, Cañuelas, Reno, Montevideo,Boise, Sydney eta Madrildik,ondotik Urkulluren hitzekin ekitaldiahesteko.

DIASPORA OSPAGAI.

Ormaiztegikoa,baina, ekitaldi zentrala besterikez da izan, egunaren indarra,munduan barna ospakizunarekineta bere xedeekin bat egin dutenhamaika euskal etxe eta gizataldeekekarri baitute. Kanpokoeuskaldunek heien presentziaeta munduan gaindi euskaldunegotearen urguilu eta bozkarioanahi baitute ospatu eta aldarrikatu;eta halaxe adierazi dutejoan den asteburuan abiatu, etaastearte berean, baina baita helduden asteburuan ere eginen dituztenekitaldietan, bakotxa bizi denDiasporako bere herri eta naziotik.Batzuk aipatzearren, Montevideo,Berlin, Bahia Blanca, Pergamino,Villa Maria, Saladillo, Boise, SaoPaulo, Valparaiso, Madril, Santiago,Lima, Salto, Mexiko Hiria etaTokiokoak, arrunt gehiago direlajakinik.

CHINO, KALIFORNIA.

KoronabirusakChinoko piknik fisikoa eragotzizuen, baina iragan igandekoChinoko Piknik Birtuala zinezarrakastatsua agitu zen. ChristianJaureguy dantzari gaztea koordinatzaile,Facebookez egin zuten,zuzeneko partaidetzak eta grabatuaktartekatuz. Erakutsi zutenbadela Chinon indarra, emeiaeta nahikaria euskal kulturari etaeuskaltasunari segida ematensegitzeko. Familia frango, atxikimendufrango, partaidetza frango,giro ederrean, Euskal Herriko partaideekinere. Zorionak hala edohola laguntzaile izan ziren guztieri,Biba ziek!

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA.

Segitzen dugu koronabirusarekin,egia baita gogor kolpatzenari dela bazterrak, baita euskaletxe eta komunitateetan ere.Baina makurra ez da kolpatzea,horren aitzinean geldirik geratzeabaizik. Eta, egiari zor, hainbat etahainbat euskal etxe higitu egindira, moldatu eta berrasmatu egindituzte ekintzak, bide berriak lantzenhasi dira, aitzina segitu ahalizateko. San Frantziskoko GureEuskal Etxekoek (BCC), agorrilondarreko piknika kantzelatuzutelarik, birpentsatu eta "DriveThrough" piknika antolatu dutehelduden ebiakoitzean: erran nahibaita, piknikeko janaria manatueta egun hortan autotik jaitsi gabebehar da bildu, bakotxak bereetxean ospatzeko. Ideia ona, sosabiltzeko EEarendako. Heldu denastean aipatuko dugu Bakersfieldekoeuskaldunen ekimenenberri.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016