Jainkoa bizia jendea | 2020eko Irailaren 10a

Aita gurea

Johanes Bordazahar

Halako moldez, Donapaleurahurbiltzen ari da pildazjauntzitako erromesa, zangoakherrestan, sabela leize. Nehorkezin erran eskalea, buhameaala beilaria den. Bide bazterrekolaborariari galdatzen dio:

- Ba ote da, hemen gaindi,ogi koxkor bat eman dezakeenetxerik?

- Hoberena?... Apeza duzu! Apez ona dugu.Lagunduko zaitu. Elizarenondoan du egoitza. Ez dezakezuhuts egin.

Behartsua badoa gogotsu.Apezetxeko atean jo etaelizgizonak berak irekitzen dio:

- Agur, jaun apeza! Beilarigiristino triste bat nauzu.Santiagoko bideari lotu naizeta “Gure Aita” berriz ikastekobehar gorrian nauzu.

- Zer? Ez dakizula “Gureaita”? Zer giristino mota zira zu?Sar zaitez!

Sukaldean sartzen diraeta mahaian buruz-buru jartzen.Trago bana hartu eta apezak:

- Has gaitezen beraz.Errepika ezazu ene ondotik...Gure aita zeruetan zi....

- Zaude! Zaude! “GUREAita”? Erran nahi duzu biak aitaberaren semeak girela. Anaiakberaz. Zu eta ni bi haurride.

- Bai! Izpiritualki arrunthala gira, nahiz Jainkoa ez denizpiritu xoil bat baina norbait.Aita bat, bihozduna.

- Beraz, ezin duzu anaiagoseak amikatua utzi. Zuzenezzure bazkaria bien artean beharginuke partekatu.

Oren on baten buruan,ederki bazkaldurik, kafea etaondokoa barne, apeza berrizhasten zaio:

- Bazirea?

- Bai, zuri nago.

- Gure Aita zeru...

- Mozten zaitut! Aita beradugunaz geroz eta ikusiz enejantzien planta, ez nauzu holauzten ahal? Haize hotza ziloguzietarik sartzen...

Biak igaiten diragoiko gelara, apezarenarmairutik ateratzen dituztejantzi hoberenak. Erromesaeskalerretan behera jausten da,begia pindar, kokotsa gora.

- Prest zirea?

- Prest! Jaun apeza!

- Gure aita zeruet....

- Geldi! Ene oski hauekinez naiz sekulan santanKonpostelara helduko. Ezzinuke....

- Banuen beldurrahortaratuko zinela!! Ez!!Bi-bien zapatak ez dituguneurri berekoak baina hantxet,hemendik berrehun urratsetan,badugu zapatain on bat.

Apezak paper bat hartueta zerbait idazten du, plegatueta erromesari emaiten dio.

- Emaiozu gomendio hauzapatainari eta eskainiko dautzuzapata pare on bat.

Zapatainak, beilariekinbegia aspalditik trebatuabaitu, ikusten du herrementahurbiltzen.

- Egun on! Zer zinukeplazer?

- Oski pare on bat! Torizupapera, apezaren partez.

Saltegiaren itzulia eginik,bidaiariak zapata pare onbat hautatu du: hoberena etakarioena, mirakuluz, zuzenbere neurrikoa. Zapatainakeman prezio-papera eskuan,apezetxera itzultzen daerromesa, aztala arin, sudurraxut.

- Ho ho! Oski paregabeak,zuk... Berrogoi sos?! Alaintso!

Papera zimurdikaturik,apeza sumindua, berehalabadoa zapatainarengana.

- Zu, zapatain ona zaitugu,ados! Girixtino ona ote zira?Aspaldisko honetan ez zaitutelizan ikusi.

Ez bide duzu “GureAita” otoitza ahantzia?- Ez!... Hm... Gure aitazeruetan zirena...

- Ixo!... Gure Aita erranezez zira ohartzen biak aitaberaren seme girela? Zu eta nibi anaia. Beraz zapaten prezioaerdi-bana eginen dugu. Torizuhogoi sos.Jakin behar duzu haurrideenartean dirua partekatzendelarik meta ttipitzen bada,maitasuna handitzen dela.

- Betiko leloa: Apezakazken hitza bere eta gu,oskigileak, betiko gure oskizaharretan eta gure haurrakortutsik!

- Jakizu zapatain,oski zahar higatuekin zeruasegurrago duzula!


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3559. zbk

Gure Hitza | 2020/09/10

Liburuak ematen du hats

Giro bitxia. Bai, zinez bitxiki iragan zaiguIdazleen Biltzarra Saran joan den igandean.Denak, idazle eta bisitari, aurpegia maskabatez gordea. Eta egunaren parte on bat haniragan dugunentzat, maska demonio horrekinluze egiten zuen. Ez baziren ere baldintzahoberenak gisa hortako egun batentzat,jendea hurbildu da hala ere, liburuarengosea ez du maskak estali. Haatik ezin ukaidazleen eta irakurleen arteko harremanakez direla nahi bezain beroak izan. Aurpegibatzuk errexki ezagut zitezkeen maskarengibelean ere, begitartetik ez bazen, bozetikbederen, beste batzuk gutiago edo batere.Nor ote dut hau? Eta solasean hasi-eta, aspaldikolaguna izanki. Hauxe haatik ezagutzendut! Eta ororen buru osoki ezezagunaizanki. Bai, holakoa izan da igandeko egunhori.

Gu bezalako liburuzaleentzat, bazuen haleregrazia berezi bat. Badira sekula libururikirakurtzen ez dutenak. Nola bizitzen otedira horiek? Alta, liburuak ematen du biziarihats. Liburua, alt...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016